126. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 30a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

62/2017 FORU AGINDUA, ekainaren 16koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Ricardo Erviti Armendáriz jauna, Hezkuntza Departamentuko EGAren Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du ezen atalburuen eta bulegoburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organoak berak, libreki.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Ricardo Erviti Armendáriz jauna, Hezkuntza Departamentuko EGAren Bulegoko burua kargutik kentzea.

2. Foru agindu hau Giza Baliabideen Zerbitzuko Langileriaren Plantillarako Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko ekainaren 16an.–Hezkuntza Departamentuko kontseilaria, María Solana Arana.

Iragarkiaren kodea: F1707502