122. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

491/2017 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuaren eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bulego zentraletako 2017. urterako garbiketa zerbitzuaren gastua baimendu, kontratazio-espedientea onetsi, eta esleitzeko prozedura irekitzea xedatzen duena.

2016ko irailaren 15ean, alde batetik, Osasuneko zuzendari nagusiak eta, beste aldetik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak hitzarmen bat sinatu zuten. Honako hau adostu zuten bertan:

“Osasun Departamentuak eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak Iruñeko Armada etorbideko 2 zenbakiko higiezinean partekatzen dituzten bulegoetako garbiketa kontratua batera lizitatzea. Kontratuaren lizitazio eta kudeaketaren ondorioetarako, Osasun Zuzendaritza Nagusiak gastuaren %20 eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak gainerako %80 hartuko dute beren gain. Horretarako, alderdietako bakoitzak beharrezko gastua baimendu eta xedatuko du.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak bere gain hartuko ditu lizitazioaren kudeaketa eta kontratuaren egikaritzapenaren kontrola, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak kontratazio organo jardunda”.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 22an emandako 1062/2016 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuaren eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bulego zentraletako 2017. urterako garbiketa zerbitzuaren gastua baimendu, kontratazio-espedientea onetsi, eta esleitzeko prozedura irekitzea xedatu zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak otsailaren 13an emandako 103/2017 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuaren eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bulego zentraletako 2017. urterako garbiketa zerbitzua esleitzeko prozedura bete gabe utzi zen.

Aurreikusi da kontratua indarrean egotea uztailaren 1etik edo kontratua sinatzen den egunetik (administrazio izapideak geroago amaitzen badira) 2017ko abenduaren 31ra bitartean, eta urtero luzatzen ahalko da 2018an, 2019an eta 2020an, administrazio klausula partikularren agirian ezarri bezala.

Kontratuaren urteko zenbateko zenbatetsia 73.070,95 eurokoa da, BEZik gabe (88.415,86 euro, %21eko BEZa gehituta). Horrek %30,13ko gehikuntza dakar 2016ko kontratuaren zenbatekoaren gainean, 56.152,40 eurokoa izan baitzen (BEZik gabe).

Lau urteko aldi osorako eta kontratua 2017ko uztailaren 1ean has daitekeela aurreikusita dagoela kontuan hartuta, kontratuaren balio zenbatetsia 255.748,34 eurokoa da.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari zenbateko osoaren %80 dagokio, honela banakatuta:

2017

2018

2019

2020

35.366,34 euro

70.732,68 euro

70.732,68 euro

70.732,68 euro

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Horniduraren, Azpiegituren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendariordetza ados egonda, Horniduraren eta Zerbitzu Orokorren Atalak egin duen txostena ikusi da. Bertan proposatu da Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuaren eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bulego zentraletako 2017. urterako garbiketa zerbitzua, 2020ra arte luza daitekeena, kontratatzea, Osasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuak oztoporik adierazi gabe.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 35.366,34 euroko gastua baimentzea, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuaren eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren bulego zentraletako 2017. urterako garbiketa zerbitzua kontratatzeko.

2. Kontratazioa arautuko duten administrazio klausula partikularren eta agindu tekniko partikularren agiriak onestea, eta Europar Batasuneko atalasetik gorako prozeduraren bidez esleitzeko prozedura irekiko dela xedatzea.

3. Lizitazio iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitara dadila agintzea.

4. Eragindako gastua egotziko zaio 2017ko gastuen aurrekontuko “Garbiketa zerbitzuaren kontratua” izeneko 540000 52000 2271 311100 partidari, eta, luzapena egonez gero, partida horrek 2018an, 2019an eta 2020an izanen dituen baliokideei.

Balizko luzapenetarako honako baldintza hau izanen da: kasuan kasuko ekitaldian kontratutik datozen betebeharrak finantzatzeko kreditu aski eta egokia izatea.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau honako hauei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan: Osasun Departamentuko kontu-hartzailetza delegatuari, Osasun Departamentuko Barne Araubidearen eta Modernizazioaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzari, Aurrekontuen eta Kontabilitatearen Zerbitzuari eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Horniduraren eta Zerbitzu Orokorren Zerbitzuari.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 11n.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Óscar Moracho del Río.

Iragarkiaren kodea: F1706166