122. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIENGO, FALTZESKO, MARTZILLAKO ETA FUNESKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2017ko aurrekontuko 3. aldaketaren espedientea.
Hasierako onespena

Azkoiengo, Faltzesko, Martzillako eta Funesko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2017ko ekainaren 7an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen entitatearen 2017ko ekitaldiko aurrekontuan aldaketa egiteko honako espediente hau: 03/2017 espedientea.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek hura aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Azkoienen, 2017ko ekainaren 12an.–Mankomunitateko burua, Nuria Autor Resano.

Iragarkiaren kodea: L1707214