122. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Ur Zerbitzuaren Erregelamenduaren testu bateginean. Hasierako onespena

Jurramendiko Mankomunitateak, 2017ko ekainaren 9an egin batzar orokor arruntean, osoko bilkuren aretoan egina eta legezko quoruma izanik, erabaki zuen, besteak beste, aldaketa hasiera batez onestea Ur Zerbitzuaren Erregelamenduaren testu bateginean.

Espediente administratiboa interesdunen eskura egonen da Entitatearen Idazkaritzan, 30 eguneko epean egon ere, hau argitaratzen denetik hasita, bidezkotzat jotzen diren erreklamazio, ohar eta kexak aurkeztu ahal izateko, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluak ezartzen duenari jarraikiz.

Jendaurreko aldi horretan inork ez badu alegazio edo erreklamaziorik aurkezten, behin betikoz onetsitzat joko da, bestelako erabaki espresurik gabe, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikulu aipatuarekin bat.

Lizarran, 2017ko ekainaren 12an.–Mankomunitateko burua, M.ª Victoria Sevilla Marzo.

Iragarkiaren kodea: L1707200