122. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2017ko aurrekontuan aldaketak egiteko laugarren espedientea, kreditu berezi eta kreditu-gehigarriaren bidez.
Behin betiko onespena.

2017ko 96. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 19an, aurrekontuko aldaketa –kreditu bereziaren eta kreditu-gehigarriaren bidezkoa– hasiera batean onesteko osoko bilkuran hartutako erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 567.200,00 euro.

Kreditu-gehigarria:

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 40.000,00 euro.

Finantzaketa:

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 607.200,00 euro.

Zizur Nagusian, 2017ko ekainaren 12an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1707202