122. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Hiri jarduketako plan berezia Belaskoaingo Etorbideko 6an
dagoen lurzatian. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko ekainaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Hiri jarduketako plan berezia, Belaskoaingo Etorbideko 6an dagoen lurzatiari dagokionez, Victor Claramunt Farrek sustatua, lurzatiaren iparraldean aurreikusita dagoen eraikuntza arautzeko, eraikitakoaren osagarri.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatuta aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Zizur Nagusian, 2017ko ekainaren 12an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1707198