122. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Interesdunen epatzea, 17-01090 gora jotzeko errekurtsoan

Zizur Nagusiko Udaleko zinegotzia den Luis María Iriarte Larumbek Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako 17-01090 gora jotzeko errekurtsoa jaso da, Zizur Nagusiko Udalak 2017ko apirilaren 27an egin osoko bilkuran erabakitakoaren kontra, euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantzaren I. eranskineko aldaketaren behin betiko onespenari dagokionez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluan, toki entitateen egintza eta erabakiak aurkaratzeari buruzkoan, ezarritakoarekin bat, betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman zion idazketa berrian, dei egiten zaie interesdun diren pertsona edo entitateei hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aitzina, Auzitegira, Iruñeko Iturrama kaleko 10.era, ager daitezen interesdun gisa.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2017ko ekainaren 12an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1707191