122. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Alkatetza ordeztea

Behean adierazten den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak 7/2017 Dekretua eman du, eta hau da horren testua:

“Eneko Larrarte Huguet hiri honetako alkate udalburua, oporrak direla eta, hiritik kanpo egonen denez, beharrezkoa da neurriak hartzea egun horietan Alkatetza ordezkatzeko.

Kontuan hartuz Erregelamendu Organikoaren 24. eta 27. artikuluetan ezarritakoa, hain zuzen ere alkateordeei dagokiela, beren izendapenaren ordenari jarraituz, alkatea ordeztea, hura kanpoan, eri edo bere eskudantzietan aritzeko ezinean dagoenean.

Eman dizkidaten ahalmenak erabiliz.

DEKRETATU DUT:

1.–José Ángel Andrés Gutiérrez lehen alkateordearen esku uztea Alkatetza honi dagozkion eginkizunak, legeak ezarritako mugak kontuan hartuta, ondoko egun hauetan:

–2017ko uztailaren 10etik 14ra, biak barne.

–Abuztuaren 15etik 27ra bitarte, biak barne.

2.–Dekretu honen berri ematea Udalaren Osoko Bilkurari, egiten duen lehen bilkuran; ukitutako zinegotziari jakinaraztea; eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta sinatzen denetik aitzina izanen duen indarra”.

Tuteran, 2017ko ekainaren 12an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1707211