122. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

1. aldaketa 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2017ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 20an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, hura behin betiko onetsi eta argitara ematen da, laburbilduan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen iragarki taulan, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat.

Aurrekontuko 1/2017 aldaketa

Kreditu berezia:

DIRU-SARRERAK:

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina. Zenbatekoa: 450,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 450,00 euro.

GASTUAK:

–1.9200.22799 partida: Laneko arriskuen prebentziorako zerbitzua. Zenbatekoa: 450,00 euro.

Gastuak, guztira: 450,00 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:

A.–Berraztertzeko errekurtsoa, Torres del Rioko Udalbatzari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Torres del Rion, 2017ko ekinaren 5ean.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L1707206