122. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

1969/2017 EBAZPENA, ekainaren 16koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, akatsak zuzentzen dituena Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 2ko 1612/2017 Ebazpenean. Ebazpen horren bidez diru-laguntzen deialdia onetsi zen Errenta Bermatua edo Gizarteratze-errenta jasotzen duten pertsonen kontratazioa sustatzeko.

NL-NEZan ikusi da akatsa dagoela deialdiaren 13.2 d) oinarrian, eta zuzendu egin behar da.

Abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuen 12. artikuluan xedatutakoarekin bat,

EBATZI DUT:

1. 13.2 d) oinarriaren testua zuzentzea. Honela idatzita agertuko da:

13.2 d) oinarria: Kontratuak Langileen Estatutuan eta hura garatzen duen araudian aurreikusitakoa beteko du.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2017ko ekainaren 16an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1707476