122. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEGARDA

Espedientea hastea, katastroko 2/26 lurzatiari erantsitako lurren Udalaren titulartasuna ikertzeko (Kale Nagusia, 1)

Legardako Udalak, 2017ko ekainaren 6an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

“Ikusirik Jesús eta María del Carmen Amatriain jaun-andreak 2017ko maiatzaren 23an aurkeztutako eskabidea, eraisteko hirigintzako lizentzia eskatzen duena gero etxebizitza eraikitzeko 2. poligonoko 26. lurzatian, atxikita doan proiektuaren arabera. Proiektua Bruguera Jabat SLPko teknikari eskudunek prestatu dute eta Valentziako Erkidegoko Arkitektoen Elkargo Ofizialak ikus-onetsi du 2017ko otsailaren 21ean .

Kontuan harturik proiektuak barnean hartzen duela garaje izateko egungo eraikina, jabetza tituluaren deskribapenaren araberakoa ez den lurzoruan egitekoa, eta hainbatetan eskatu zaiola udal honi aipatu eremua saltzeko.

Kontuan harturik ukituko den lurzatiaren deskribapenak hartzen duela Kale Nagusiko eremu bat (kale horren aurreko aldean), bai eta kalexka perpendikularra ere.

Hori guztia Udalaren artxiboetan ikusita.

Aho batez erabaki da:

1. Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 38. artikuluari eta hurrengoei jarraituz, ofiziozko ikerketa-espedientea abiatzea egun Legardako 2. poligonoko 26. lurzatia osatzen duten ondoko bi finka hauei dagokienez:

“Hiri-finka, aipatu tokiko Kale Nagusian kokatua, bat zenbakiarekin seinalatua. Behe-solairua eta lehen solairua ditu, eta berrogeita lau metro koadroko azalera du. Aurrean, Urtasunen alargunarenarekin du muga; sartu eta eskuinean eta atzekaldean, Lorenzo Artajonarenarekin; eta ezkerrean, kalexkarekin.

Hiri-finka, Santa Cecilia, 30.ean kokatua. Iparraldean, aipatu kalearekin du muga, eta hara begira daude sarrera eta fatxada nagusia; hegoaldean, Francisco Urtasun E.ren etxearekin (lehen Manuel Labayenena); eta mendebaldean, kale publikoarekin”.

2. Erabakia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta herri honetako iragarki-taulan, hamabost egunean, interesdunek bidezko jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten delako jendaurreko epea bukatu eta ondorengo hilabetean.

3. Aipatu ondasun higiezinaren jabeei banaka jakinaraztea, bai eta mugakideei ere”.

Argitara ematen da, interesdunek idatziz alega dezaten beren eskubidearen alde komenigarria iruditzen zaien guztia, beren alegazioak oinarritzen dituzten agiriekin batean. Horretarako hilabeteko epea izanen dute iragarki hau udaletxeko iragarki-taulan jendaurrean egoteko epea bukatu eta biharamunetik aitzina.

Legardan, 2017ko ekainaren 12an.–Alkate udalburua, Silvestre Belzunegui Otano.

Iragarkiaren kodea: L1707230