122. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

281E/2017 EBAZPENA, ekainaren 14koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, gizarte-erantzukizunaren arloko proiektuetarako diru-laguntzaren deialdiaren gasturako baimena ematen duena.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak apirilaren 28an emandako 190E/2017 Ebazpenaren bidez, gizarte-erantzukizunaren arloko proiektuetarako diru-laguntzaren deialdia onetsi zen.

Ebazpenaren 4. puntuan honela zioen: “Eskabideak aurkezteko epea bukatu aurretik deialdiaren aurrekontua agortzen bada, horren kreditua handitzen ahalko da, gehienez ere 20.000 euro gehituz. Handitze hori eraginkorra izateko, kreditu gehigarria baimendu eta argitaratu beharko da, beste deialdi batzuetan izandako gastua hasiera batean aurreikusitakoa baino txikiagoa izan delako”.

2017ko ekainaren 8an, Lan Zerbitzuko zuzendariak txosten bat sinatu zuen 2017ko Gastuen Aurrekontuko “Gizarte-erantzukizuna sustatzeko programa” izeneko 810012 81500 4819 494112 partidatik 20.000 euro askatzeko. Txostenean, bestalde, egokitzapen bat egiten zen eskatutako diru-kopurua “Gizarte-erantzukizunaren arloko proiektuak” izeneko 810012-81500-4819-494102 partidara lotzeko. Beraz, bidezkoa da partida honen gasturako baimena handitzea, 120.000 eurora guztira.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz

EBATZI DUT:

1. Baimena ematea 810012 81500 4819 494102 partida 20.000 euro handitzeko. Haren gastu baimendua, guztira, 120.000 euroko da.

Diru-laguntza finantzatzen duen partidan dagoen aurrekontuaren %60 deialdiaren 2. oinarriaren 1. atalean adierazitako irabazi-asmorik gabeko elkarte eta fundazioentzat da, eta gainerako %40 atal horretan aipatzen diren enpresa pribatuentzat.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2017ko ekainaren 14an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F1707327