122. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

2017 ekitaldiko Plan ekonomiko finantzarioa. Onespena

Udalak, 2017ko ekainaren 12an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen onestea Plan ekonomiko finantzarioa 2017ko ekitaldirako, 2016ko aurrekontua likidatu denean ez baita gastuen gaineko arauaren helburua bete.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan aurreikusia bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, aditzera emateko ez beste deusetarako.

Orobat aditzera emateko ez beste deusetarako, plan ekonomiko finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago, Udalbatzak osoko bilkuran onetsi duenetik, eta hala egonen harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Oltza Zendean, 2017ko ekainaren 12an.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1707283