122. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Planeamendu eta kudeaketako hirigintza hitzarmena, Calderería y Transformados SArekin. Behin betiko onespena

Carcarko Udalak 2017ko ekainaren 8an egin osoko bilkuran behin betiko onetsi zuen planeamendu eta kudeaketako hirigintza hitzarmena Calderería y Transformados SArekin, Carcarko arau subsidiarioen S-2 industria sektoreko erregularizatze juridikoa, urbanistikoa eta ekonomikoa egiteko.

Behin betiko onetsitako hirigintza hitzarmena segituan sartu da Carcarko Udalaren Hirigintzako Administrazio Hitzarmenen Erregistroan, argitara ematearren. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 26. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, edozein herritarrek du aipatutako Erregistroa kontsultatzeko eskubidea, baita ziurtagiriak, egindako oharren eta bertan gordetako dokumentuen kopiak lortzeko ere.

Carcarren, 2017ko ekainaren 12an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L1707185