122. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Burlatako Udalaren aurrekontuaren egonkortasuna bermatzeko plan ekonomiko finantzarioa. Onespena

Udalak, 2017ko ekainaren 9an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen onestea 2016ko ekitaldiko aurrekontua orekatzeko plan ekonomiko finantzarioa.

Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoaren 23.4 artikuluan eta Aurrekontu Egonkortasunari buruzko abenduaren 12ko 18/2001 Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen azaroaren 2ko 1463/2007 Errege Dekretuaren 26. artikuluan aurreikusitakoa bete beharrez, erabakitako onespena jendaurrean egonen da, ediktua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik.

Plan ekonomiko finantzarioaren kopia bat jendearen eskura dago, toki korporazioak osoko bilkuran onetsi duenetik, eta hala egonen da harik eta planaren indarraldia bukatu arte.

Burlatan, 2017ko ekainaren 9an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1707171