122. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Jendaurrean jartzeko tramitearen jakinarazpena. Ega 4-XXII. sektorearen (Cárcar) lurzati berrantolamendua eta ureztalurrak. Ingurumen ukipenen azterlana.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 35. artikuluan xedatutakoa betez, behean aipatzen den espedientea jendaurrean egonen da, jendea hartzeko orduetan, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Iruñeko González Tablas kalea, 9), Carcarko udaletxean eta Nafarroako Gobernuko Irekiaren helbidean: http://www.gobiernoabierto.navarra.es/es/participacion/procesos-de-participacion/propuestas-gobierno Jendaurreko aldia hogeita hamar egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, eta epe horretan edozein interesdunek espedientea kontsultatu eta, hala badagokio, egokiak iruditzen zaizkion alegazio, iradokizun edo oharrak egiten ahalko ditu.

Aditzera ematen den egintza: ingurumen ukipenetarako baimena.

Jarduera: ingurumen ukipenen azterlana, Nafarroako Ubidearen eremu ureztagarriko Ega 4-XXVI. sektoreko lurzati berrantolamenduarena eta ureztalur bihurtzearena.

Sustatzailea: Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua.

Udalerria: Carcar.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 30ean.–Lurralde eta Paisaia Zerbitzuko zuzendaria, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: F1707260