122. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

56/2017 FORU DEKRETUA, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Maiatzaren 24ko 37/2017 Foru Dekretuaren bidez, zeinak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen baitu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko araubidea ezartzen duen urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeko estamentu eta espezialitateen eranskina eguneratu zen, azaroaren 2ko 234/2011 Foru Dekretuan jasotzen dena, eta laneko arriskuen prebentziorako teknikariaren lanpostu bat sortu zen.

Une honetan, bidezkoa da dagozkion ordainsariak ezartzea lanpostu horri, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantilla organikoan sartzeko.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko ekainaren 21eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Laneko arriskuen prebentziorako teknikariaren lanpostuaren ordainsariak zehaztea.

Laneko arriskuen prebentziorako teknikariaren lanpostuari, C maila, destino osagarri bat (2 indizea) ezartzen zaio, eta C mailari dagokion oinarrizko soldataren %20,61eko osagarri berariazko bat.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetan lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetan bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2017ko ekainaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1707618