108. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 49/2017 prozedura

Tuteran, 2017ko apirilaren 18an.

Raúl Asensio Echegoyen jauna, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 49/2017 hitzezko judizioa (utzarazpena, ez ordaintzeagatik, 250.1.1) tramitatzen ari da. Auto horietan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan.

Eta Pactum Grupo Empresarial SLUri legezko eran jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, bai eta ohartarazteko ere ebazpen horren kontra apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela hogei eguneko epean, honako honen bi ale egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki oholean argitara daitezen.

Tuteran, 2017ko apirilaren 18an.–Justizia Administrazioaren letradua, Raúl Asensio Echegoyen.

Iragarkiaren kodea: J1705036