108. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 6a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

NAFARROAKO PROBINTZIA AUZITEGIA
HIRUGARREN ATALA

Ediktua. 539/2013 prozedura arrunta

Adela María Nuin Iturri andrea, Nafarroako Probintzia Auzitegiko Hirugarren Ataleko Justizia Administrazioaren letradua.

Fede eta lekukotza ematen dut: Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1. Epaitegiko 539/2013 prozedura arruntaren autoen ondoriozko 310/2016 apelazio zibileko erroiluan epaia eman da, eta horren kopia interesdunen eskura dago Idazkaritza honetan.

Eta Reformas Reyno de Navarra SLri jakinarazteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut. Adierazten zaio ebazpen honen kontra, baldin eta Prozedura Zibilari buruzko Legearen 477. eta 469. artikuluetan azken xedapenetatik 16.ean adierazitakoari dagokionez ezarritako beharkizunak betetzen badira, kasazio-errekurtsoa eta arau-hauste prozesalaren ondoriozko errekurtso berezia jar ditzakeela, Auzitegi Goreneko 1. Salari zuzendua, edo, hala badagokio, kasazio-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Arlo Zibileko eta Zigor Arloko Salari zuzendua. Halakoetan, errekurtso-idazkia atal honetan aurkeztu beharko du jakinarazpen honen ondoko hogei eguneko epean.

Iruñean, 2017ko martxoaren 6an.–Justizia Administrazioaren letradua, Adela M.ª Nuin Iturri.

Iragarkiaren kodea: J1705240