108. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa xehakatua Udalaren Planean. Jendaurrean paratzea

Zizur Nagusiko Udalak 2017ko maiatzaren 25ean egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Lehenbizikoa.–Irekitzea, behin betiko onetsi baino lehen, jendaurreko epe berria hilabete batez, Zizur Nagusiko Udal Planaren aldaketa xehakatuaren dokumentuari dagokionez. Udalak, 2016ko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, onetsi zuen hasiera batean, hasieran aurreikusitako antolamenduan funtsezko aldaketak ezarri baitziren Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiaren zuzendari nagusiak 2017ko martxoaren 13an emandako txosten teknikoaren ondorioak sartu beharrez.

Bigarrena.–Jendaurreko epea ireki delako izapideari buruzko iragarkia argitara dadila agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Nafarroan argitaratutako egunkarietan eta Zizur Nagusiko Udalaren iragarki oholean.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Zizur Nagusian, 2017ko maiatzaren 26an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1706356