108. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 6a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Araua, autokarabanetarako Iruñeko zerbitzugunean karabanak edo etxebizitza-ibilgailuak aparkatu eta gaua pasatzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak erregulatzen dituena.
Behin betiko onespena

Behin Udaleko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, 2017ko apirilaren 6an hasiera batez onetsita, eta jendaurreko epea inolako erreklamaziorik gabe iragan eta gero, behin betiko onetsita gelditu da autokarabanetarako Iruñeko zerbitzugunean karabanak edo etxebizitza-ibilgailuak aparkatu eta gaua pasatzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak erregulatzen dituen Araua. Segidan, arauaren testu osoa argitaratzen da, orok jakin dezan eta gainerako ondorioak izan ditzan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 35. artikuluaren 1. atalean eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan aurreikusitakoa betetze aldera.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 31n.–Alkate Udalburua, Joseba Asiron Saez.

ARAUA, AUTOKARABANETARAKO IRUÑEKO ZERBITZUGUNEAN KARABANAK EDO ETXEBIZITZA-IBILGAILUAK APARKATU ETA GAUA PASATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO PREZIO PUBLIKOAK ERREGULATZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen Lehen Tituluko III. Kapituluko 2. Ataleko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraikiz eta haren 28. artikuluan ageri den baimenaren babesean ezarri da.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da Trinitarioseko aparkatze-eremuaren barruan dagoen autokarabanak edo etxebizitza-ibilgailuak aparkatzeko gunean zerbitzuak ematea, segurtasuna bermaturik hala erabiltzaileei nola Iruñeko herritarrei.

Ordaintzeko betebeharra

3. artikulua. Zerbitzuaren onuradunak beharturik daude Arau honetako prezio publikoak ordaintzera.

Sortzapena eta Ordainketa

4. artikulua. Prezio publiko honen sortzapena dagokion baimena ematen denetik aurrera sortuko da, eta ordainketa Zerbitzugunean xede horretarako jarritako makinetan eginen da, edo, bestela, horretarako gaitutako aplikazio telematikoaren bidez.

Tarifak

5. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak Arau honen Eranskinean aurreikusitakoaren arabera ezarriko dira, eta barne hartuko dute, behar izanez gero, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren kuota.

TARIFA - ERANSKINA

Uztailaren 5etik 15era (biak barne) aparkatzeagatik

20 euro eguneko edo horren zatiki bakoitzeko

Urteko gainerako egunetan aparkatzeagatik

10 euro eguneko edo horren zatiki bakoitzeko

Urak hustutzeagatik

2 euro

Udalaren webgunean (www.pamplona.es) dago kontsultagai autokarabanetarako Iruñeko zerbitzugunean karabanak edo etxebizitza-ibilgailuak aparkatu eta gaua pasatzeagatik ordaindu beharreko prezio publikoak erregulatzen dituen arauaren testu osoa eta eguneratua.

Iragarkiaren kodea: L1706671