108. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

212/2017 EBAZPENA, maiatzaren 26koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2017-2018 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako ikasketak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketak ematen dituzten ikastetxeei dagozkien eskola egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko jarraibideak onesten dituena.

Ikusi da Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena eman duela, jarraibideak onets daitezen 2017-2018 ikasturtean Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako ikasketei eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketei dagokien eskola egutegia prestatzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako ikasketak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketak ematen dituzten ikastetxe publikoetan, pribatu itunduetan eta erakundeetan 2017-2018 ikasturtean izanen dituzten eskola egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko jarraibideak onestea. Eranskinean zehaztu dira.

2. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3. Ebazpen hau eta haren eranskina igortzea Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Antolamenduaren, Orientazioaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Hezkuntzako Plangintzaren Zerbitzuari, Unibertsitateen eta Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalari, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari eta Eskolatze Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 26an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko Lanbide Heziketako
ikasketei eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketei dagozkien eskola egutegia eta ordutegi orokorra prestatzeko jarraibideak, 2017-2018 ikasturterako

1.–Egutegia.

Nafarroako Foru Komunitateko eskola egutegiak baldintza hauek beteko ditu:

1. Ikastetxeetan, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasketetarako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetarako, 2017-2018 ikasturtea 2017ko irailaren 1ean hasiko da, eta 2018ko ekainaren 30ean bukatuko.

Langabe edo langileentzako prestakuntza ikastaroetarako prestakuntzaldia urte osoan zehar garatzen ahal da, ordutegi egokitu batean.

2. Ikastetxeek egutegirako berariazko proposamen bat egin beharko dute, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako ikasketetarako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetarako, honako baldintza hauek betez:

a) Eguberrietako oporrak: abenduaren 23tik urtarrilaren 7ra arte, biak barne.

b) Aste Santuko oporrak: martxoaren 29tik apirilaren 8ra arte, biak barne.

c) Jaiegunak, Nafarroako lan egutegi arruntaren arabera: urriaren 12a, azaroaren 1a, abenduaren 4a, abenduaren 6a, abenduaren 8a eta maiatzaren 1a. 2018ko lan egutegi arruntean eskolako egutegiari eragiten dion jaiegunen bat egonez gero, ikastetxeek eskolako egutegia egokituko dute, Lanbide Heziketaren Zerbitzuak emanen dituen jarraibideekin bat.

d) Ikasketen zaindariaren jaieguna: urtarrilaren 31 Lanbide Heziketako ikasketetarako, eta urriaren 22a Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetarako. Ikastetxeek zilegi izanen dute egun hori aldatzea.

e) Herriko festa eguna, Nafarroako Foru Komunitateko herrietako festa egunak zehazten dituen arauaren arabera. Data hori eskola eguna ez den egun batean egokitzen denean, ikastetxeak beste egun bat hautatzen ahalko du.

f) Eguberrietako eta Aste Santuko oporraldiak ezin dira inola ere luzatu.

g) Jarri diren eskola egunez gainerakoak, aurreko ataletan jaiegun gisa finkatu ez direnak, eskola gabeko laneguntzat joko dira.

h) Eskola egunen kopurua bertaratzeko modalitate orokorrean:

–Ikasturte batean baino gehiagotan antolatzen diren heziketa zikloetako ikasmailarako, lantokietako prestakuntza modulurik edo enpresetako, estudioetako eta lantegietako prestakuntzaldirik ez badute: 175 egun.

–Lantokietako prestakuntza modulua edo enpresetako, estudioetako eta lantegietako prestakuntzaldia duen ikasmailarako, egunen kopurua zatiketa honetatik ateratzen dena izanen da: ikastetxeko prestakuntzarako curriculumak ezarritako orduak eguneko 5,5 eskola orduz zatituta ateratakoa.

i) Eskola egunen kopurua Lanbide Heziketa Dualeko modalitatean: ikastetxeek modalitate hori garatzeko enpresa laguntzaileekin sinatutako hitzarmenetan xedatutakora egokituko dute ziklo eta talde bakoitzerako eskola egunen kopurua, baita kasuan kasuko prestakuntza planean xedatutakora ere.

j) Eskola eguntzat joko dira ikastetxean irakasten diren heziketa zikloetako moduluen azken ebaluazioaren deialdiei dagozkien probak egiteko diren ikasturteko egunak, eskolak bukatu ondoko egunak barne (ekainaren 18a, 19a, 20a eta 21a). Izan ere, egun horietan bigarren azken ebaluazioari dagozkion probak egin daitezke.

Lanbide Heziketako zikloak eta Arte Plastikoetako eta Diseinukoak ez ezik, Batxilergoa eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ere irakasten dituzten ikastetxeetan, eskolak bukatu ondoko hiru egunak joko dira eskola eguntzat ikasketa horietarako. Egun horietan, 2017-2018 ikasturteko deialdi bereziko azterketak eginen dira.

k) Lehenengo eskola eguna 2017ko irailaren 8a izanen da, eta azkena, berriz, 2018ko ekainaren 15a.

l) Ikasketa mota bat baino gehiago irakasten dituzten ikastetxeek lehenengo eta azken eskola egunak alda ditzakete, ebazpen honetan xedatutakoarekin bat edo DBHko eta Batxilergoko egutegia arautzen duen ebazpenean xedatutakoarekin bat.

m) Lanbide Heziketako ikasketak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketak egiteko aurrez aurreko modalitate orokorra: Lantokiko Prestakuntza modulua ez du, ezta enpresetan, estudioetan eta lantegietan prestakuntzaldi praktikoa egiteko fasea ere:

–Lehenengo azken ebaluazioari dagozkion ebaluazio probak zer egunetan egiten diren ezartzeko, kontuan hartu behar da azken ebaluazioaren lehen saioa ekainean egin behar dela, eta ekainaren 5a azken eguna dela ikasleei emateko lehenengo azken ebaluazio horri dagozkion kalifikazioak.

–Ikastetxeak antolatu beharko du azken ebaluazioko lehenengo deialdiaren kalifikazioak emateko zehaztutako mugaegunaren biharamunetik klaseak bukatzeko zehaztutako egunera arte doan aldia, behar bezala prestatzeko azken ebaluazioko bigarren deialdiari dagozkion probak egin behar dituzten ikasleak. Halaber, errefortzurako jarduerak antolatuko ditu ikastetxeak egun horietan Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetako ikasleentzat.

Aldi hori antolatzeko, Lanbide Heziketako ikasketak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketak irakasten dituzten ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituzten jarraibideak onesteko zuzendari nagusiak ematen duen ebazpenean ezarritakoa bete beharko da.

–Bigarren azken ebaluazioari dagozkion ebaluazio probak ekainean egin behar dira, kontuan izanda ekainaren 21a azken eguna dela ikasleei emateko bigarren azken ebaluazio horri dagozkion kalifikazioak.

n) Lanbide Heziketako ikasketak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketak egiteko aurrez aurreko modalitate orokorra: Lantokiko Prestakuntza modulua du, edo enpresetan, estudioetan eta lantegietan prestakuntzaldi praktikoa egiteko fasea:

–Lehenengo azken ebaluazioko probak zer egunetan eginen diren ezartzeko, kontuan hartu beharko da azken ebaluazioko lehenengo saioa, non erabakitzen baita Lantokiko Prestakuntza modulura edo enpresetan, estudioetan eta lantegietan prestakuntzali praktikora mailaz igotzen den ala ez, egin behar dela modulu edo aldi hori hasi baino lehen.

–Mailaz igotzen ez diren ikasleentzat nahiz zenbait modulu gainditu gabe mailaz igotzen diren ikasleentzat, ikastetxeak antolatu behar du azken ebaluazioko lehen deialdiko kalifikazioak eman eta biharamunetik eskolak bukatzeko zehaztutako egunera arte doan aldia, ikasleak behar bezala prestatzeko azken ebaluazioko bigarren deialdiari dagozkion ebaluazio probak egiteko.

–Aldi hori antolatzeko, Lanbide Heziketako ikasketak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketak irakasten dituzten ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituzten jarraibideak onesteko zuzendari nagusiak ematen duen ebazpenean ezarritakoa bete beharko da.

–Oro har, bigarren azken ebaluazioari dagozkion ebaluazio probak ekainean egin behar dira, kontuan izanda ekainaren 21a azken eguna dela ikasleei emateko bigarren azken ebaluazio horri dagozkion kalifikazioak, salbuespen honekin: Lantokiko Prestakuntza modulura edo enpresetan, estudioetan eta lantegietan prestakuntzaldi praktikora igo diren ikasleek, unibertsitatean sartzeko ebaluazio proba egin nahi badute, maiatzaren 18a azken eguna dute bigarren azken ebaluazioari dagozkion kalifikazioak aurkezteko, salbu eta Lantokiko Prestakuntza moduluarena eta proiektuarena.

o) Lanbide Heziketa Dualaren modalitatea: kurtsoan ez denean enpresako prestakuntza jarduerara joan behar: aurrez aurreko modalitate orokorraren m) atalean xedatutakoa bete beharko da.

p) Lanbide Heziketa Dualaren modalitatea: kurtsoan enpresako prestakuntza jarduerara joan behar denean:

–Lehenengo azken ebaluazioaren probak egiteko egunak egokituko dira, ziklo, talde eta ikasle bakoitzerako, modalitate hori gauzatzeko enpresa laguntzaileekin izenpetutako hitzarmenetan xedatutakora eta kasuan kasuko prestakuntza planean xedatutakora.

–Lantokiko Prestakuntza modulura edo enpresetan, estudioetan eta lantegietan prestakuntzaldi praktikora igotzen ez diren ikasleentzat nahiz zenbait modulu gainditu gabe igotzen diren ikasleentzat, ikastetxeak antolatu behar du azken ebaluazioko lehen deialdiko kalifikazioak eman eta biharamunetik eskolak bukatzeko zehaztutako egunera arte doan aldia, ikasleak behar bezala prestatzeko azken ebaluazioko bigarren deialdiari dagozkion ebaluazio probak egiteko.

–Aldi hori antolatzeko, Lanbide Heziketako ikasketak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketak irakasten dituzten ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituzten jarraibideak onesteko zuzendari nagusiak ematen duen ebazpenean ezarritakoa bete beharko da.

–Oro har, bigarren azken ebaluazioari dagozkion ebaluazio probak ekainean egin behar dira, kontuan izanda ekainaren 21a azken eguna dela ikasleei emateko bigarren azken ebaluazio horri dagozkion kalifikazioak, salbuespen honekin: Lantokiko Prestakuntza modulura edo enpresetan, estudioetan eta lantegietan prestakuntzaldi praktikora igo diren ikasleek, unibertsitatean sartzeko ebaluazio proba egin nahi badute, maiatzaren 18a azken eguna dute bigarren azken ebaluazioari dagozkion kalifikazioak aurkezteko, salbu eta Lantokiko Prestakuntza moduluarena eta proiektuarena.

3. Hezkuntza maila bat baino gehiago ematen duten ikastetxeek egun bakar batean bateratzen ahalko dituzte ikasketa mota ezberdinei dagozkien zaindarien jaiegunak; ez dituzte inolaz ere jaiegun guztiak ezarriko ikasle guztientzat.

4. Irailaren 1etik eskolak hasi bitarteko egunetan ikasturtearen antolaketarekin zerikusia duten jarduerak eginen dituzte irakasleek.

5. Eskolak bukatu eta ekainaren 30a arte, kasua bada, honako hauek eginen dira: azken ebaluazioei dagozkien probak, ikasturtearen berrikusketa eta ebaluazio lanak, modulu bakoitzaren memoria didaktikoak, departamentuen memoriak, amaierako memoria, orientazioa, erreklamazioak, ikasleak eta familiak hartzea eta beharrezkoak diren administrazio egintza eta egintza akademiko guztiak, baita hurrengo ikasturtea antolatzearekin lotutako jarduerak ere.

6. Eskola egunetan eskolak eteten ahalko dira ebaluazio jarduerak egiteko, bai eta Hezkuntza Departamentuak lehentasunezkotzat hartzen dituenak ere.

7. Oro har, ebaluazio bilkurak eta klaustroak ezin izanen dira egin eskola orduetan.

8. Ikastetxean egindako moduluen azken ebaluazioaren ondoren emanen zaie hasiera bai hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako zikloetan egin beharreko lantokiko prestakuntzaren moduluari, bai Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloen kasuan enpresa, estudio edo lantegietan egin beharreko praktikaldiaren faseari; salbuespen dira tenporalizazio ezberdina baimendua duten modalitate edo heziketa zikloak.

Nolanahi ere, prestakuntza eta segimendu jarduerak programatuko dira Lantokiko Prestakuntza modulura edo enpresa, estudio edo lantegietako prestakuntzaldi praktikora igo ez diren ikasleentzat eta zenbait modulu gainditu gabe igo diren ikasleentzat, ezarritako mugaegunera arte. Aldi hori antolatzeko, Lanbide Heziketako ikasketak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketak irakasten dituzten ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituzten jarraibideak onesteko zuzendari nagusiak ematen duen ebazpenean ezarritakoa bete beharko da.

Orobat, Lanbide Heziketako zikloetan, proiektuaren lanbide modulua lantokiko prestakuntzaren modulua egiten den aldian eginen da, oro har, eta hori bukatu ondoren ebaluatuko da.

Azkenik, ikastetxean egindako moduluen azken ebaluazioaren ondoren emanen zaio hasiera Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi eta goi mailako heziketa zikloen amaierako obra eta amaierako proiektuaren moduluari.

2.–Ordutegi orokorra.

Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako ordutegiak baldintza hauek beteko ditu:

1. Eskolaldia, oro har, goiz eta/edo arratsaldeko saioetan banatuko da astelehenetik ostiralera, kontuan hartuta astean 30 eskolaldi daudela. Nolanahi ere, goiz eta arratsaldeko saioak badaude, bien artean, oro har, ordu eta erdiko atsedenaldia utzi beharko da gutxienez. Eskola saioak 55 minutukoak izanen dira, gutxienez.

Lanbide Heziketa Dualaren modalitatean, eskolaldia egokituko da modalitate hori garatzeko enpresa laguntzaileekin sinatutako hitzarmenetan xedatutakora eta kasuan kasuko prestakuntza programetan xedatutakora.

2. Bizpahiru eskolaldiren ondoren, gutxienez ere 20 minutuko atsedenaldia programatuko da, uztailaren 16ko 258/1998 Foru Aginduaren 2.1.b) artikuluan ezartzen den moduan, ikastetxearen antolamenduzko beharren arabera.

3. Ikastetxeek eskolako ordutegia handitzeko eskatzen ahalko dute, eta adierazi beharko dute proposatutako handitzea, egunean gehienez ere ordubetekoa izanen baita. Luzapen horrek ez du behin ere ituna handituko ikastetxe pribatu itunduetan, ez eta plantilla ere ikastetxe publikoetan. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak onetsi edo ukatuko du, bideragarritasunaren arabera.

4. Lanbide Heziketa, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketak, Batxilergoa eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ematen duten ikastetxeak herrigune berean edo eskola garraioaren ibilbide berean baldin badaude, eta gurasoen elkarteen eta Nafarroako Gobernuaren artean partekaturiko garraioaz baliatu ohi badira, beren artean koordinatuko dituzte sarrera-irteerako ordutegiak.

Gainera, eskola garraioaren zerbitzu horrekin bateragarria diren egutegia eta ordutegia aurkeztu beharko dituzte.

5. Egutegia eta ordutegi orokorra, onetsi ondoren, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoek eta pribatu itundu guztiek nahitaez bete beharko dituzte. Ikastetxeko zuzendariaren erantzukizuna izanen da horiek betearaztea, eta egutegi eta ordutegien ezarpenaren gainbegiratzea eta kontrola, aldiz, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren gain egonen da.

6. Ikastetxe bakoitzaren egutegi eta ordutegi orokorra ikastetxeko iragarki oholean ikusgai jarri beharko da, eta aldaezina izanen da, non eta Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ez duen horretarako baimena ematen.

3.–Salbuespenak.

Aurreko edozein atalen gaineko salbuespenak Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari eskatu beharko zaizkio, azter ditzan.

4.–Tramitazioa.

Tramitazioa egiteko, honela jokatuko da:

1. Ikastetxe bateratuetako zuzendariek, klaustroaren iritzia adituta, eta DBHIen kasuan, klaustroaren eta Eskola Kontseiluaren iritzia adituta, egutegi eta eskolaldi proposamenak bidaliko dituzte Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, 2017ko ekainaren 12a mugaguna izanik, “EDUCA” kudeaketa programa erabiliz.

2. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak egutegiak eta ordutegiak onetsi edo ukatuko ditu, aztertu ondoren. “EDUCA” kudeaketa programak ematen duen informatikako euskarriaren bidez iritsiko zaie ikastetxeei Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuaren jakinarazpena. 2017ko ekainaren 26an jakinarazpenik hartzen ez duten ikastetxeetako egutegiak eta ordutegiak onetsitzat joko dira.

3. Ikastetxeren batek bere egutegiaren proposamena aipatu epean bidaltzen ez badu, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ofizioz esleituko dio eranskinaren 1. atalean (Egutegia) ezarritako baldintzak betetzen dituen egutegi bat.

4. Egutegia onetsi ondoren Lanbide Heziketa Dualeko proiektuak garatzeko asmoz enpresekin hitzarmenak sinatu dituzten ikastetxeetako zuzendariek, hitzarmena sinatu baino lehen, egutegi eta eskolaldien proposamen berria bidaliko dute Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, hitzarmen horren ondoriozko aldaketak barne. Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak, proposatutako aldaketak aztertu ondoren, aldaketa horiek onartzearen aldeko edo kontrako txostena emanen du.

5.–2017-2018 ikasturteko eskola egutegia.

Lanbide Heziketako ikasketak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketak (PDFa).

6.–2017-2018 ikasturteko eskola egutegia.

Lanbide Heziketako ikasketak eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketak (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1706389