107. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 5a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

197/2017 EBAZPENA, maiatzaren 11koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, toki entitateek eta eragile pribatuek sustatzen dituzten basolanetarako laguntzen deialdia eta oinarri arautzaileak onesten dituena 2017-2018 ekitaldirako (2014-2020 Landa Garapenerako Programaren 04.03.05 eta 08.05.01 azpineurriak).

Nafarroak, bere foru araubideari esker, eskumen osoa du nekazaritza eta abeltzaintza gaietan, ekonomiaren antolamendu orokorrarekin bat, hala ezarrita baitago Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 50.1.a) artikuluan.

Lege organiko horren 56.1.a) artikuluan ezarritakoaren arabera, eta jarduera ekonomiko orokorraren oinarriekin eta antolamenduarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio Nafarroaren barnean jarduera ekonomikoa planifikatu eta garapen ekonomikoa sustatzeko eskumen osoa.

Eskumen horien artean Nafarroako mendi publikoen kudeaketa dago. Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legeak 2. eta 3. artikuluetan ezartzen ditu legearen helburuak, eta horien artean honako hauek nabarmentzen dira:

1. Basoetako ingurune naturala eta egoera ekologikoa zaindu eta hobetzea.

2. Nafarroako baso eremuetako zuhaiztien hedadura sustatzea, batez ere birsortzearen eta eboluzioaren ondorioz jatorrizko baso bilakatzen ahal diren landare-formazioak sortuz.

3. Toki entitateen lankidetza sustatzea, baso lurrak zaindu eta babesteko.

4. Mendiko produktuen lehen mailako transformaziorako jarduerak bultzatzea.

Helburu horiek erdiesteak berarekin ekarriko du Nafarroako Foru Komunitateko baso sistemek irautea eta horiek hobetzea, horrek dituen onura zuzeneko eta zeharkako guztiekin, hasi landako populazioak finkatzearekin eta buka baso suteen prebentzioarekin, higaduraren kontrako borrokarekin, gai berriztagarrien erabilerarekin (egurra, konparazio batera) eta menpekotasun energetikoa gutxitzearekin. Horiek guztiak onura publikokoak eta interes sozial handikoak dira.

Aurrekoa kontuan harturik, aipatutako arauaren 66. artikuluak hauxe dio hitzez hitz: “Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, dagozkion aurrekontuen mugen barnean, laguntza teknikoa eta ekonomikoa emanen die mendi edo baso lur publiko nahiz pribatuen titularrei, baso aprobetxamenduen titularrei, basogintzako elkarteei eta basogintzako industria eta enpresei”.

Era berean, 68. eta 69. artikuluek ezartzen dute basogintzaren ardura duen administrazioak plangintza orokorrari lotutako ekintza batzuei erantzunen diela, mendien eta baso lurren erabilera, kudeaketa eta babesari dagokienez, eta zehazten du horietako batzuk Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura finantzatuko direla oso-osorik.

13/1990 Foru Legearen 70., 71. eta 72. artikuluek laguntzen mailaketari eta bateragarritasunari buruzko alderdi orokorrak ezartzen dituzte, baita diru-laguntzako baremoei buruzkoak ere. Mendien Erregelamendua onesten duen otsailaren 17ko 59/1992 Foru Dekretuaren 104., 105. eta 107. artikuluetan zehaztu dira alderdi horiek. Erregelamendu horrek berak ezartzen du, 105.9 artikuluan, ebazpen batek garatuko duela artikulu horren edukia.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduak landa garapenerako laguntza arautu zuen, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez ematen dena, eta indarrik gabe utzi zuen Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Erregelamendua; 1305/2013 Erregelamendu haren 17. artikuluan, “Aktibo fisikoetan inbertsioak” izeneko neurria jasotzen da, eta artikulu horren c) puntuan zehazten da nekazaritza eta basogintzaren sektorea garatu, modernizatu edo egokitzeko azpiegiturei buruzko azpineurria; 21. artikuluan “Baso eremuak garatzeko eta basoen bideragarritasuna hobetzeko inbertsioak” izeneko neurria ezarri zen, eta artikulu horren d) puntuan, azpineurri gisa, berriz, honako hau: basogintzako teknologietako inbertsioak, zehazki, basoetako ekosistemen egokitzeko gaitasuna, ingurumen balioa eta arintzeko gaitasuna handitzeko asmoa dutenak, eta basoko produktuen transformazio, mobilizazio eta merkaturatzerako inbertsioak.

1305/2013 (EB) Erregelamenduaren II. eranskinean aktibo fisikoetan egindako inbertsioetarako emanen diren gehieneko laguntzak finkatzen dira; kopuru horiek, nolanahi ere, Nafarroako Foru Komunitatearen parametro soziekonomikoen arabera zehaztu beharko dira.

Nafarroako Landa Garapenerako Programak (Europako Batzordearen azaroaren 18ko azken 8143 (2015) Erabakiaren bidez onetsia) neurri horiek biltzen ditu, eta, bereziki, azpineurri batzuk atal hauetan:

8. neurria: Baso eremuak garatzeko eta basoen bideragarritasuna hobetzeko inbertsioak.

–Azpineurriak/Eragiketak: 08.05.01. Basoetako ekosistemen ingurumen balioa lehengoratzeko inbertsioak.

4. neurria: Inbertsioak aktibo fisikoetan.

–Azpineurriak/Eragiketak: 04.03.05. Inbertsioak basoko azpiegituretan.

Haren definizioan kontuan hartu da, 1305/2013 Erregelamenduak berak eskatu bezala, Nafarroako Foru Komunitateko AMIA (ahuleziak, mehatxuak, indarrak eta aukerak), landa garapenari dagokionez, eta, bereziki, basogintzaren sektoreari dagokionez.

Laguntzen diren jarduketen helburuak izanen dira, batez ere, baso eremuak garatzea eta jardueretarako eta basoen bideragarritasuna eta haien ingurumen balioa hobetzea. Sostengu publiko horrek, gainera, Nafarroako Oihan Planean du jatorria. Izan ere, plan horretan aurreikusten da, basogintzaren sektorerako helburu berariazkoak aipatzen direlarik, basoetako ekosistemen egokitzapen gaitasuna eta haien ingurumen balioa handitzea eta basogintzako azpiegituretako inbertsioak sustatzea. Europar Batasunak ere finantzatzen ditu jarduketa gehienak; guztira, gastu publikoaren %31.

Sostengu publikoari esker Nafarroako basoen ingurumen eta baso kudeaketa hobetuko da; izan ere, basoberritzeak eta basolanak egiteko erraztasunak izanen baitira, baso aprobetxamenduetarako basoko bideak eraikiz eta haien mantentze-lanak eginez, eta bestelako balioak ere sustatuko dira, hala nola KBEetako habitaten kontserbazioa eta aisiarako erabilera. 2016-2017 kanpainan hasi zen laguntzen aplikazioa toki entitateek eta eragile eta elkarte pribatuek sustatzen dituzten basolanetarako (2014-2020 Landa Garapenerako Programaren neurri batzuk).

Beharrezkoa da jarduera horiek sustatzen jarraitzea eta Landa Garapenerako Programan xedatutakoa betetzea. Horregatik laguntzen araubideari jarraitutasuna ematen zaio deialdi honekin. Nafarroako Gobernuak, 2017ko martxoaren 8an hartutako Erabakiaren bidez, 2.300.000 euroko urte anitzeko gasturako baimena eman zuen, toki entitateentzako eta eragile pribatuentzako laguntzen deialdietarako, zenbait basolan egiteko: basoberritzeak, baliabideak mobilizatzeko azpiegituren hobekuntza edo mendien erabilera anitza sustatzeko lanak, besteak beste.

Beste laguntza deialdi batzuekin alderatuta, oinarri hauetan dokumentazio guztia aplikazio informatikoaren bidez aurkeztu beharra ezartzen da, kontzeptu berri batzuk sartzen dira (inbertsioa, esate baterako), onuradunak eskatutako laguntzen arteko bateraezintasunak finkatzen dira, eta, D modalitatean, itzulia egiteko guneak edo Krainer murruak harri-lubeta gisa aurreikusten dira, oinarrizko azpiegitura baitira basoko bideetan. Era berean, zenbait alderdi argitzen ditu, eta hautapen irizpideak azpineurrien arabera sailkatzen ditu, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren Jarraipen Batzordeak onetsi bezala.

Bestalde, zehazten du gastuen frogagiriek (fakturak) eta ordainagiriek (bankuetako karguak edo beste frogagiri batzuk) kanpaina bukatu aurreko data behar dutela, emandako laguntzen ordainez onartuak izateko.

Halaber, kontuan hartu da neurri horien ekarpena Nafarroako testuinguruan, Batasuneko landa garapenean dauden sei lehentasunak lortzeari eta haietan parte hartzeari begira; lehentasun horiek Europako 2020 Estrategiak landa garapenean ezartzen dituen helburuak lortzera daude bideraturik hazkunde zentzuzko, jasangarri eta bateratzaile baten atzetik, eta islatzen dituzte Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 10. artikuluan jasotzen den “Esparru Estrategiko Komunari” dagozkion helburu tematikoak. Erregelamendu horren bidez xedapen komun batzuk ezarri ziren Eskualde Garapeneko Europako Funtsaz, Europako Gizarte Funtsaz, Kohesio Funtsaz, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaz eta Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsaz, eta beste zenbait xedapen orokor ezarri ziren Eskualde Garapeneko Europako Funtsaz, Europako Gizarte Funtsaz, Kohesio Funtsaz eta Itsasoaren eta Arrantzaren Europako Funtsaz, eta indarrik gabe utzi zen Kontseiluaren 1083/2006 (EE) Erregelamendua.

Zehazki, neurri hauek bat datoz Batasuneko landa garapenerako lehentasun hauekin: 1305/2013 Erregelamenduaren 5.4) artikuluaren arabera, “Nekazaritzarekin eta basogintzarekin lotutako ekosistemak lehengoratu, zaindu eta hobetzea”, 8. neurrirako (Baso eremuak garatzeko eta basoen bideragarritasuna hobetzeko inbertsioak); eta erregelamendu beraren 5.5.c) artikuluaren arabera, “Energia iturri berriztagarrien hornidura eta erabilera erraztea, baita azpiproduktuena, hondarrena, hondakinena eta jateko ez diren gainerako lehengaiena ere, bioekonomiaren garapena sustatzeko”, aktibo fisikoetako inbertsioen neurrirako.

Beraz, esparru juridikoa 1305/2013 (EB) Erregelamendua izanen da, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) bidez landa garapenari laguntzeari buruzkoa, eta, orobat, hura garatzeko erregelamenduak:

–Batzordearen martxoaren 11ko 807/2014 (EB) Erregelamendu Delegatua, 1305/2013 (EB) Erregelamendua osatzen duena.

–Batzordearen uztailaren 17ko 808/2014 (EB) Betearazteko Erregelamendua, xedapenak ezartzen dituena 1305/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko.

–Batzordearen uztailaren 17ko 809/2014 (EB) Betearazteko Erregelamendua, xedapenak ezartzen dituena Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua aplikatzeko, kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuari, landa garapeneko neurriei eta baldintzazkotasunari dagokienez.

–Batzordearen martxoaren 31ko 640/2014 (EB) Erregelamendu Delegatua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1306/2013 (EB) Erregelamendua osatzen duena kudeaketaren eta kontrolaren sistema integratuari dagokionez, ordainketak ukatu edo kentzeko baldintzei dagokienez eta zuzeneko ordainketei, landa garapenerako laguntzari eta baldintzazkotasunari aplika dakizkiekeen zehapen administratiboei dagokienez.

Deialdiaren eranskinetan sartutako hautapen irizpideek Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren Jarraipen Batzordearen adostasuna dute.

Basogintzako azpiegituretan inbertsioak egiteko eta basoetako ekosistemen ingurumen balioa berreskuratzeko laguntza hauek jasotzeko, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programan jasotako xedapenak bete behar dira, eta, gainera, Batzordearen ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 40. eta 34. artikuluetan ezarritakoa, hurrenez hurren; izan ere, erregelamendu horrek barne merkatuan bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta. Aurretik, Europako Batzordearen Zuzendaritza Nagusiari laguntza honen berri eman zitzaion. Organo horrek Espainiako agintariek igorritako informazio laburtuaren inprimakia jaso zuela adierazi zuen, eta erregistratu zituen, SA 43509 (XA/2015), SA 43021 (XA/2015) laguntza zenbakiekin, hurrenez hurren.

Ebazpen honi Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea aplikatzen zaio.

Ebazpen hau eman da urtarrilaren 23ko 7/2013 Foru Dekretuaren azken xedapenetako lehenbizikoaren babespean (foru dekretu horren bidez Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) finantzatutako gastuak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen dituen erakundea baimendu zen eta haren antolamendua eta funtzionamendua ezarri ziren). Izan ere, azken xedapen horrek ahalmena eman dio Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari, bere eskumenen barruan, behar diren xedapen guztiak emateko foru dekretua garatu eta betearazteko, eta bereziki, nekazaritzarako Europako funtsekin osorik edo hein batean finantzatzen diren diru-laguntzei buruzko arauak, deialdiak eta oinarri arautzaileak ezartzeko.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Oinarri arautzaileak onestea.

Toki entitateek eta eragile pribatuek sustatzen dituzten basolanetarako laguntzen oinarri arautzaileak onestea 2017-2018 kanpainarako, I. eranskinean jasota dauden bezala, eta onesten da, orobat, laguntza eta ordainketa eskatzeko inprimakiak eta zerrendak finkatzen dituen II. eranskina.

2. Deialdia onestea.

Toki entitateek eta eragile pribatuek sustatzen dituzten basolanetarako laguntzen deialdia onestea 2017-2018 kanpainarako.

3. Aurrekontuko kredituak.

Deialdi honek sortzen dituen gastuei aurre egiteko, toki entitateek sustatutako basolanetarako laguntzen I. eranskinaren arabera, 1.450.000 euroko gastua baimentzen da, 2018ko aurrekontuan “Basolanetarako diru-laguntzak toki entitateentzat. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 740004/74400/7609/456702 partidaren parekoa izanen den partidaren kargura, eta 550.000 euroko gastua, 2018ko aurrekontuan “Basoko azpiegituretarako diru-laguntzak toki entitateentzat. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 740004/74400/7609/456703 partidaren parekoa izanen den partidaren kargura. Guztirako aurrekontu hori honela banatuko da azpineurrien arabera:

08.05.01 azpineurria

Basoetako ekosistemen ingurumen balioa berreskuratzeko inbertsioak

04.03.05 azpineurria

Inbertsioak basoko azpiegituretan

1.450.000

550.000

Deialdi honek sortzen dituen gastuei aurre egiteko, eragile pribatuek sustatutako basolanetarako laguntzen II. eranskinaren arabera, 250.000 euroko gastua baimentzen da, 2018ko aurrekontuan “Basolanetarako diru-laguntzak eragile pribatuentzat. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 740004/74400/7709/456700 partidaren parekoa izanen den partidaren kargura, eta 50.000 euroko gastua, 2018ko aurrekontuan “Basoko azpiegituretarako diru-laguntzak eragile pribatuentzat. LGP LGENF 2014-2020” izeneko 740004/74400/7709/456702 partidaren parekoa izanen den partidaren kargura. Guztirako aurrekontu hori honela banatuko da azpineurrien arabera:

08.05.01 azpineurria

Basoetako ekosistemen ingurumen balioa berreskuratzeko inbertsioak

04.03.05 azpineurria

Inbertsioak basoko azpiegituretan

250.000

50.000

4. Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hirurogei egun baliodunekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Laguntzak aplikatzeko baldintza.

Ebazpen honetan xedatutakoa aplikatzeko, beharrezkoa izanen da Europako Batzordeak Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren 08.05.01 neurriari buruz (Basoetako ekosistemen ingurumen balioa berreskuratzeko inbertsioak) eta 04.03.05 neurriari buruz (Inbertsioak basoko azpiegituretan) xedatutakoa betetzea. Halaber, Europako Batzordearen eskakizunei erantzuteko asmoz neurri horretan egiten den edozein aldaketak berarekin ekarriko du ebazpen honetako laguntzei buruzko oinarri arautzaileak egokitzea.

6. Aurrekontu-izendapenen doikuntzak neurrien eta azpineurrien artean.

Neurri edo azpineurri bakoitzaren espediente guztiak baloratu ondoren aurreko 3. puntuan ezarritako esleipen portzentajeak gainditzen badira, kasuan kasuko neurri edo azpineurriaren soberako aurrekontu-izendapenean kreditua agorturik duenera doituko da.

Toki entitateentzako azpineurriren batean (08.05.01 eta 04.03.05) soberako aurrekontua baldin badago, kreditu aski ez duenera bideratuko da. Irizpide hori erabiliko da, orobat, eragile pribatuentzako azpineurrien kasuan.

Toki entitateentzako azpineurrietarako aurrekontu-izendapenean soberako krediturik gelditzen bada, soberakina erabiliko da kreditu aski ez duten eragile pribatuentzako azpineurrietan. Irizpide hori erabiliko da, orobat, eragile pribatuentzako azpineurrien kasuan.

7. Diru-laguntzen Datu Base Nazionalari (BDNS) jakinaraztea.

Oinarri arautzaile hauek eta dagokien deialdia Diru-laguntzei buruzko Datu-base Nazionalean erregistratu beharko dira.

8. Ebazpenaren jakinarazpena.

Ebazpen hau jakinaraztea Ingurune Naturalaren Zerbitzuari, Ekonomia Aferetarako Bulegoari eta Landa Aniztasunerako eta Garapenerako Zerbitzuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

9. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Oinarri arautzaile hauen eta deialdiaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Administrazio Publiko interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 11n.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

I. ERANSKINA

Toki entitateek eta eragile pribatuek sustatzen dituzten basolanetarako laguntzen oinarri arautzaileak 2017-2018 kanpainarako

1. oinarria.–Helburua eta aplikazio eremua.

1.–Oinarri arautzaile hauen xedea da Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programan finkatu diren neurri batzuetarako laguntzak arautzea, hain zuzen, basoko azpiegituretan inbertsioak egiteko ematen direnak eta basoetako ekosistemen ingurumen balioa berreskuratzekoak, betiere Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduaren 17.1.c) artikuluaren esparruan (basoko azpiegiturak) eta 21.1.d) eta 25. artikuluen esparruan (basoetako ekosistemen ingurumen balioa berreskuratzea). Erregelamendu horrek arautzen du nekazaritzaren garapenerako laguntza, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bidezkoa (LGENF), eta indarrik gabe uzten du Kontseiluaren (EE) 1698/2005 Erregelamendua.

2.–Gainera, basoko azpiegituretan inbertsioak egiteko eta basoetako ekosistemen ingurumen balioa handitzeko laguntza hauei Batzordearen ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 40. eta 34. artikuluetan ezarritakoa aplikatuko zaie, hurrenez hurren; izan ere, erregelamendu horrek barne merkatuan bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.

2. oinarria.–Neurri hau aplikatzeko baldintza orokorrak.

1.–Batzordearen erabaki baten ondorioz bateraezin deklaratutako legez kanpoko laguntza batez baliatu diren toki entitate edo eragile pribatuek ezin izanen dute laguntzarik lortu, ez eta emandako laguntzengatiko ordainketarik jaso ere, harik eta toki entitate edo eragile pribatu horrek itzuli arte edo blokeatutako kontu batean sartu arte legez kontra jasotako laguntza bateraezin horren zenbateko osoa eta dagozkion berreskuratze-interesak.

2.–Krisian dauden enpresek ezin dute laguntzarik jaso; horretarako, nekazaritzako eta basogintzako sektoreetarako eta landa eremuetarako estatu-laguntzei 2014tik 2020ra bitarte aplikatu beharreko Europar Batasunaren jarraibideetan (jarraibideak, hemendik aurrera), 35.15 puntuan, dagoen definizioa hartuko da aintzat (2014/C 204/01).

3. oinarria.–Neurriaren helburua.

1. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EB) Erregelamenduan eta Batzordearen ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduan ezarritakoari jarraikiz, eta Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programan zehaztutakoarekin bat, neurri hauen azken helburua da baso eremuen garapenean inbertitzea eta basoen bideragarritasuna hobetzea; lehenbiziko azpineurriaren berariazko helburua da, alde batetik, basoetako ekosistemen ingurumen balioen berreskurapenean inbertitzea, eta bestetik, aktibo fisikoetan inbertitzea; bigarren azpineurriaren berariazko helburua da inbertsioak egitea basoko azpiegituretan; bi azpineurrietarako, Nafarroako Foru Komunitatearen lurralde eremuan.

2. Helburu estrategikotzat hartzen dira; izan ere, 1305/2013 Erregelamenduaren 5. artikuluan aipatzen diren Europar Batasunaren lehentasunak lortzen laguntzen dute zalantzarik gabe, eta lagungarriak dira, orobat, basogintzaren sektorean behar bezala prestatutako langileak sartzeko eta, bereziki, belaunaldi aldaketa egiteko. Gainera, teknologia berritzaileen ezarpena eta basoen kudeaketa jasangarria sustatzen dute.

4. oinarria.–Onuradunak.

Neurri hauen onuradun izan daiteke basoko herrilurretan ondorengo epigrafeetan zehaztuko diren lanak egiteko laguntza eskatzen duen Nafarroako edozein toki entitate edo baso eragile pribatu (pertsona fisiko edo juridiko), betiere ezarritako betebeharrak betetzen baditu eta oinarri arautzaile hauetan ezarritako konpromisoei eusteko hitza ematen badu.

5. oinarria.–Toki entitateak eta eragile pribatu onuradunak onartuak izateko irizpideak.

1. Neurri hauen onuradun izan daiteke diruz lagungarriak diren ekintzen zerrendan agertzen den basolanen bat egiten duen edozein toki entitate edo eragile pribatu, aurreko oinarrian ezarritakoa betez gero.

2. Aurreko puntuan adierazitako inbertsioek diru-laguntza jasotzeko, gainera, onartua izateko honako irizpide hauek bete beharko dira laguntza eskaera aurkezten den egunean:

a) Eskatzaileak bere eskaera zehaztu eta baloratzeko dokumentazio teknikoa aurkeztu beharko du.

b) Jarduketa diruz lagungarriek bateragarri izan behar dute Nafarroako Oihan Planarekin.

c) 50 hektareatik gorako mendiak dituzten toki entitate edo partikularrek (edo horien batasunek) kudeaketa plan bat edo baso plangintzako tresna baliokide bat (eskualdeko plana) izan beharko dute. Mendi txikiagoen kasuan, eskualdeko planetako basogintzako kudeaketarako jarraibideak aplikatuko dira.

d) Ziurtagiria duten mendien titular diren toki entitate edo partikularrek (edo horien batasunek), laguntzak hartu ahal izateko, konpromisoa hartuko dute ziurtagiri horri eusteko behar diren agiriak prestatuko dituztela Nafarroako Basoen Ziurtapenaren eskualdeko entitate eskatzaileak erabakitzen dituen epeetan eta moduan (eskabide-orrian eta laguntza eskaerarekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioan zehaztua dagoen bezala).

e) Laguntza hauek hartu ahal izateko, onura publikoko mendien titular diren toki entitateek bertako idazkariak edo, bestela, toki agintari eskudunak sinatutako agiri bat aurkeztu beharko dute, non ziurtatzen den 2011-2015 aldian beren onura publikoko mendietan egindako zur, egur eta larre aprobetxamenduetatik lortutako diru-sarreren %20 gutxienez (BEZa barne) beren hermendietan inbertitu dela (larreen aprobetxamendutzat hartuko da larreetatik, mendi-larreetatik, belaietatik eta belardietatik ateratzen dena). Agiri horretan, egindako lanak eta 2011-2016 aldiko lanen aurrekontua (BEZa barne) identifikatu beharko dira, eta, beraz, 2016ko diru-sarrerak ez dira kontabilizatuko. Laguntza hauek hartu ahal izateko, mendi babesleen titular diren eragile pribatuek antzeko ziurtagiri bat aurkeztu beharko dute, legezko ordezkariak sinatua.

Ebazpen honen ondorioetarako, onura publikoko mendien eta mendi babesleen kasuan, diru-sarreratzat hartuko dira zur, egur eta larre aprobetxamenduei lotutakoak. Bestelako aprobetxamenduetatik (esaterako ehiza, turismo, harrobi edo haize-sorgailuetatik) sortzen diren diru-sarrerak ez dira kontuan hartuko, ez eta mendiko jarduketengatik jasotako diru-laguntzak ere.

Ebazpen honen ondorioetarako, onura publikoko mendientzat eta mendi babesleentzat bakar-bakarrik, inbertsiotzat hartuko dira mendietan sortzen diren gastuak, onuradunak inbertsio horiek egiteagatik jasotzen duen diru-laguntza kenduta.

f) Jarduketek ingurumen baimena beharko dute, eta behar diren baimenak ere eduki beharko dituzte, jarduketa zein den.

g) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan laguntzen onuradun izateko ezarritako debeku-egoeretako bakar batean ere ez egotea.

h) Tributu arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

6. oinarria.–Kostu diruz lagungarriak.

1. Diruz lagungarriak diren kostuak izanen dira 8. oinarrian jasotzen diren basolanak modalitateen arabera egitearekin zerikusia dutenak, betiere eranskin honen 7. oinarrian ezarritako baldintzak eta arau teknikoak betetzen badira, honako hauek izan ezik:

–Auzolanak, hots, herriko auzotarrek egindako lanak, herriarekin kontratu-harremanik izan gabe. Diruz lagungarriak izanen dira lan horietarako erabiltzen diren materialen kostuak.

–Norberaren bitartekoekin egin direla justifikatzen diren lanak, erabilitako materialen kostua izan ezik (kostu horrek diru-laguntza jaso dezake).

2. Kostuen moderazioa obra proiektuei eta memoriei aplikatuko zaie Nafarroako basolanen prezio ofizialen tarifak kontuan hartuta.

3. Gastu hautagarrietan ez da BEZa sartzen.

7. oinarria.–Modalitate eta ekintza diruz lagungarriak. Arau teknikoak.

Eskaeretan ondoko modalitateetako batean sartutako ekintzak jasoko dira, eta bakoitzarentzat finkatutako arau teknikoak bete beharko dira.

Desadostasun teknikorik bada sustatzailearen eta Ingurune Naturalaren Zerbitzuaren artean, Ingurune Naturalaren Zerbitzuaren irizpidea gailenduko da.

1.–Mendiaren kudeaketa jasangarrirako diru-laguntzak (08.05.01 eragiketa).

Honako ekintza hauek jaso dezakete diru-laguntza:

–A.1 modalitatea. Basoberritzeak.

–A.2 modalitatea. Basolanak.

–B modalitatea. Biodibertsitatea.

–C modalitatea. Baso proiektuen dokumentazio teknikoa egitea eta obra zuzendaritza.

–E modalitatea. Azpiegitura txikiak.

A.1 modalitatea.–Basoberritzeak (08.05.01 eragiketa):

Oro har, honako ekintza hauek jaso dezakete diru-laguntza, geroko epigrafeetan azaltzen diren salbuespenetan izan ezik:

a) Basoberritzearen ezarpena (lurra prestatzea eta landaketa egitea).

b) Lurra prestatzea gero landaketa egiteko.

c) Landaketa edo ereintza.

d) Itxiturak eta banakako beste babes sistema batzuk instalatzea.

e) Landaketa egin eta lehenbiziko bost urtean egin behar diren mantentze-lanak: hutsarteak betetzea eta landare lehiatzaileak kontrolatzea.

Oinarri hauek araututako kanpainan basoberritze osoa egiten duten eskatzaileen kasuan, modalitate honetan behar diren ekintza guztiak eskatu beharko dituzte.

Basoberritzeak ondoz ondoko bi kanpainatarako eskatzen ahalko dira: 2017-2018 kanpainan, lurra prestatzeko laguntza eskatzen ahalko da, eta 2018-2019 kanpainan, landaketa egiteko. Basoberritzea osorik egiten ez bada onuradunaren erruz, lurra prestatzeagatik eta landaketa egiteagatik jasotako dirua itzuliko beharko du.

Ekintzetan honako arau tekniko hauek beteko dira:

Basoberritzeetarako arau teknikoak. (08.05.01 eragiketa).

1.–Espezie multzoak:

Deialdi honen ondorioetarako, espezie multzo hauek ezarri dira, beren epe teknologikoaren arabera:

–Epe erdiko espezieak: 13 urtetik 70era bitarteko epea duten espezieak dira, hala nola makala, pinu beltza, Korsikako larizio pinua, izei gorria, Sitkako izeia, Douglas izeia, Lawson altzifrea, alertzea, sekuoia, zedroa, basagereziondoa, lizarra, intxaurrondoa, tulipa arbola, haritz amerikarra, urkia, gurbeondoa, haltza, ezkia, platanoa, zurzuria, astigarra eta gaztainondoa.

–Epe luzeko espezieak: 70 urtetik gorako epea dutenak, hala nola ler gorria, larizio pinu hispanikoa, Austriako larizio pinua, Aleppo pinua, pinazi-pinua, mendi-pinua, izeia, hagina, artea, haritz arrunta, haritz kandugabea, haritz ilaunduna, erkametza eta ametza. Zuhaixkak ere sartzen dira multzo honetan: abaritza, gurbitza, legeltxorra, ezpela, gorostia, elorri beltza, hurritza, ipurua, sabina eta hostazuria, besteak beste.

Baldin basogintzako edo merkatuko helburuengatik basoberritzearen baso espezieen epe teknologikoak hemen ezarritakoak ez bezalakoak badira, eskatzaileak salbuespen hori justifikatu egin beharko du. Inola ere ez da onartuko ebazpen honetan ezarritakotik gorako epe teknologikorik.

Deialdi honetan diru-laguntza jaso dezaketen baso-espezie guztien zerrenda III. eranskinean (“Diru-laguntza jaso dezaketen baso-espezien zerrenda”) agertzen da. Zerrenda hori LGP 2014-2020 dokumentuan sartu zen, Europar Batasuneko agintaritzek proposaturik.

2.–Berariazko oharrak zenbait basoberritze motatarako.

Oro har, ez dute diru-laguntzarik jasoko honako hauek:

1. Pagoekin egindako basoberritzeak, honako kasu hauek salbu: espezie hori ugaritzeko landaketak, berezko birsortze eskasaren ondorioz, behin Kontserbazio Bereziko Eremu bateko Kudeaketa Planean aurreikusitako birsortzeko mozketak edo landaketak egin eta gero.

2. Hektarea batetik beherako basoberritzeak, herrilurretan eginak eta mendi arboladunek inguratzen dituztela. Hau hala da baso sistemaren mosaiko egiturari eusteko, eta kontuan harturik etorkizunean kudeatzeko bideragarritasun eskasa izanen dela. Diruz lagungarriak izanen dira, ezaugarri horiek izanik ere, Kontserbazio Bereziko Eremu bateko Kudeaketa Plan batean aurreikusita dauden basoberritzeak.

3. Koniferoekin egindako basoberritzeak, lur horietan non Pinus, Picea edo Pseudotsuga generoko espezieek osatutako baso-masen arraseko mozketak egin diren, negualdi bat igaro ez bada, bermatu dadin Hylobius abietis-ek ez diola basoberritze berriari eraginen. Proiektuan edo memorian, ekintza honetarako zehaztu beharko da mozketaren eta basoberritzearen artean iragandako denbora.

4. Pinus radiata espeziearekin egindako baso landaketak Nafarroan Fusarium cicinatum-ak mugatutako eremuan. Egoera horri eutsiko zaio harik eta gai honetan araudia aldatzen den arte.

Nafarroan Fusarium ciricinatum-ak mugatutako eremuan, eta ikusirik zer emaitza lortu diren azken hamaika urteotan eta zer jokabide izan duten espezieek, eta maiatzaren 26ko 637/2006 Errege Dekretuarekin bat (haren bidez ezartzen da lehen aipatutako patogenoa ezabatzeko eta kontrolatzeko programa nazionala), zehazki 6. artikuluko 4. puntuarekin bat –ezartzen baitu autonomia erkidegoek baimendu dezaketela espezie sentikorren ale jatorrizkoak eta klon erresistenteak landatzea, esperimentatzeko helburuarekin–, zilegi izanen da Pinus generoko espezieen basoberritzeetarako diru-laguntzak ematea (Pinus radiata kenduta, betiere), baita Pseudotsuga spp. espeziearen landaketak egiteko ere. Kasu horietan, ekintza horri dagokion deskripzio memoriak epigrafe bat izan beharko du non zehaztuko baita, 3. puntuan landare eta hazietarako aurreikusitakoaz gain, bermatuta dagoela erabiltzen den baso materialaren jatorria ez dagoela patogeno horrek kutsatua, eta, orobat, zehaztuko da espezie horiek esperimentaziorako erabiltzen direla.

Ur ibilguekin muga egiten duten basoberritzeen kasuan, ekintzaren deskripzio memorian atal berariazko bat zehaztuko da, erreka bazterreko lehenbiziko bost metroan egin beharreko kudeaketari buruz, errekako ibarbasoa lehengoratzeko edo kontserbatzeko. Zerrenda horretan zerbait egitea teknikoki beharrezkoa baldin bada, hauxe eginen da: aberasteko basoberritzeak egitea inguruneko berezko ur bazterreko baso espezieak erabiliz, eta, behar denean, bertako landaredia errespetatuz eta basoberritzearen beste eremuetaraino tarte egokia utziz.

5 metroko edo gehiagoko zerrendaren azalera hori, laguntzen ondorioetarako, beste edozein basoberritze gisa hartuko da.

Makaldiak:

Diru-laguntza jaso ahal izateko, makaldien epea 13 urtekoa edo luzeagoa izanen da, eta gainera haien produktuekin ezin da energia produzitu, eta zuhaitzak ezin dira oinberritu (basoberako tratamendua).

Makaldien kasuan, landaketarekin eta inausketarekin zuzenean erlazionatutako lanetarako bakarrik emanen da diru-laguntza. Ez da diru-laguntzarik emanen aratzeko, sasiak garbitzeko eta ureztatzeko.

3 hektareatik gorako makaldietan, plangintza tresna batean sartuta ez badaude, laguntzaren eskaerarekin batera makaldiaren aurreikusitako eperako Kudeaketa Plan bakun bat/Basolanen Plan bat aurkeztuko da, memoria tekniko edo proiektutzat hartuko dena. Obra unitateen araberako aurrekontu xehakatua izan beharko du eta Ingurune Naturalaren Zerbitzuak onetsi beharko du. Basolanen Plana honako honetan ezarritakoarekin bat idatziko da: https://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/5013/Planificacion-y-certificacion-de-terrenos-forestales-privados.

Nolanahi ere, eskatzaileak konpromisoa hartzen du Kudeaketa Plana gauzatzeko. Plan hori gauzatzen ez bada, hasierako basoberritzerako jasotako laguntzak itzuli eginen dira, Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen II. Kapituluarekin bat, berandutze-interesekin edo gabe, bidezkoa dena.

Landaketak ilaran, eta heskaiak:

Ilaratan egindako landaketak, heskaiak ezartzea eta instalatu ondoko bost urtean bi ekintza horiek mantentzeko behar diren lanak, diru-laguntzaren portzentaje berariazkoak dituztela, basoberritzetzat hartuko dira, eta, hortaz, exijentzia eta baldintza berberak izanen dituzte, eta ondoko ohar osagarriak hartuko dira kontuan.

a) Horretarako erabiliko diren zuhaitzak bertako hostozabal autoktonoak izanen dira. Eremu mediterraneoan baimenduko da Pinus halepensis-a, Cupressus sp.-a eta Juniperus sp.-a erabiltzea. Erabilitako zuhaitzak heliofiloak izanen dira.

b) Ilarako landaketen kasuan, 5-10 metroko tartea izanen da zuhaitzen artean.

c) Heskaien kasuan, halakoak ezartzeko ekintzek diru-laguntza jasoko dute baldin lurzatien artean, ezpondetan eta landatu gabeko bazterretan egiten badira. Heskaiak 1,5 m zabal izanen dira gutxienez. Orobat, diru-laguntza jaso daiteke landatutako lurzatietan heskaiak jartzeko, betiere heskai-zerrenda baso lurzoru izatera igarotzen bada.

3.–Baso landareen eta hazien ezaugarriak.

Fussarium circinatum-ak mugatutako eremuan Pinus eta Pseudotsuga generoko basoberritzeei buruzko epigrafean aurreikusitakoaz gain, edozein landaketa motatarako, landareek eta haziek kalitate osoko eta komertzialeko baldintzak beteko dituzte, hau da, indarreko araudian ezarritakoak. Aurkeztutako proiektu eta memoria teknikoetara egokituko dira, eta horietan zehaztuko dira erabili beharreko landareen gutxieneko adina eta tamaina eta, erein behar denean, hazi-iturriaren jatorria.

Obra zuzendariaren erantzukizunpeko adierazpen bat erantsiko zaio landaketaren edo ereintzaren ziurtagiriari, frogatzeko kalitate osoko eta komertzialeko hazi edo landareak erabili direla, indarreko araudiaren araberakoak eta proiektuan edo memoria teknikoan deskribatutakoaren araberakoak; adierazpen horri ugalketarako baso materialaren jatorriari buruzko ziurtagiria erantsiko zaio, erabilitako landarearen edo haziaren hornidura egin duen mintegiak emana.

4.–Hondakinak ezabatzea.

Birsortzeko mozketa baten ondoren adaburuak moztea, produktuak ateratzea edo hobetzeko mozketa edo birsortzeko mozketa baten ondoren hondakinak ezabatzea bezalako jarduketak baso aprobetxamenduak berezkoak dituela jotzen da, eta, hortaz, baso aprobetxamenduko espedientearen baldintza tekniko edo administratiboen baldintzen agiriak hala ezartzen duenean, nahitaez egin beharrekoak izanen dira, eta, beraz, ekintza horiek ez dira diruz lagungarriak.

Horregatik, eta ebazpen honen ondorioetarako, hondakinak ezabatzeko jarduketatzat hartuko dira arraseko mozketa baten ondoren hondarrak desagerrarazteko jarduketak, baldin horrek lurra prestatzeko eta landaketa egiteko lanak edo berezko birsortze lanak baldintzatzen baditu. Horrenbestez, lurra prestatzeko lan bat gisa hartuko da gero basoberritze edo berezko birsortze bat egiteko, eta, beraz, diru-laguntza jaso ahal izateko, basoberritzerako edo berezko birsortzerako nahitaezko ekintza gisa sartuko dira.

5.–Basoberritzeen babesa.

Itxituren edo/eta hodi babesleen kostua ez dago basoberritze lanen edo hutsarteak betetzeko lanen kostuaren barrenean, hau da, bereizirik aurkeztu behar da kontzeptu hori.

Itxituretan, itxitura horrek bide bat mozten duenean, jendearendako pasabideak aurreikusi behar dira, nahitaez, eta gainera jendearendako pasabide bat itxituraren 250 metro lineal bakoitzeko, gutxi gorabehera, behar bezala arrazoitutako salbuespenetan izan ezik.

Ungulatuen kontrako itxiturek diru-laguntza jasoko dute baldin behar bezala justifikaturik badaude ikuspuntu teknikotik, eta beharra eta diseinua frogatzen badira. Itxitura horiek diru-laguntza jasotzen badute, ez da diru-laguntzarik jasoko etorkizunean basoberritze horietan ungulatuen kalteen ondoriozko hutsarteak betetzeko.

6.–Basoberritzeen mantentze-lanak.

Ebazpen honen ondorioetarako, landare lehiatzaileak kontrolatzea eta hutsarteak betetzea hartzen dira basoberritzeen mantentze lantzat.

Oro har:

1. Ez da mantentze-lanetarako diru-laguntzarik emanen behin landaketatik bost urte igaro direnean, justifikatutako eta Ingurune Naturalaren Zerbitzuak baimendutako salbuespenak kenduta.

2. Urteko, garbiketa bakarrerako diru-laguntza emanen da. Garbiketa maiatzaren 1etik abuztuaren 15era bitarte egin beharko da. Lanen azkeneko ziurtapenaren unean obra zuzendariaren erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuko da, garbiketa noiz egin den ziurtatzen duena.

3. Ez da hutsarteak betetzeko diru-laguntzarik emanen baldin horretarako erabilitako landareak landare guztien %10era iristen ez badira.

4. Portzentaje hori gainditzen denean, hutsarteak betetzeko diru-laguntza honako kasu hauetan bakarrik emanen da: hutsarteak gertatu direnean mendiko (ez mintegi bateko) izurrite edo eritasun baten ondorioz, edo klimari lotutako muturreko arrazoiengatik gertatu direnean. Gai honetan desadostasunik bada eskatzailearen eta Ingurune Naturalaren Zerbitzuaren artean, Ingurune Naturalaren Zerbitzuaren erabakia gailenduko da.

Basoberritze berrietan (ilaratan egindako landaketak eta heskaiak barne).

Eskaera aurkezteko unean, eskatzaileak, laguntza kobratzeko, nahitaez aurkeztu beharko du memorian edo proiektuan sartutako mantentze-lanen plan bat. Hartan, lehenbiziko 5 urtean aurreikusten diren esku-hartzeen programa baloratu bat (lanen justifikazioa, egutegia eta aurrekontua) zehaztuko da, Ingurune Naturalaren Zerbitzuak onetsi beharko duena. Onuradunak konpromisoa hartzen du mantentze-lanen plan hori gauzatzeko eskabidean ezarrita dagoenari jarraikiz.

Epe horretan, mantentze-lanen plana nahitaez bete beharko da, denborari eta moduari dagokienez, etorkizunean plana gauzatzeko laguntzak jaso ala ez. Plan horretako ekintzak diruz lagungarriak izan daitezke kasuan kasuko diru-laguntza kanpainen bidez. Plana aldatu behar bada, horri buruzko eskaera aurkeztuko zaio Ingurune Naturalaren Zerbitzuari, berariaz baimendu beharko baita.

Basoberritzeari itxitura jartzen bazaio, edo hodi babesleak erabiltzen badira, horiek kentzeko, nahitaezkoa baita, diru-laguntza ematen ahal da. Mantentze-lanen planean zehaztu behar da noiz kendu asmo diren, lehenbiziko bost urteak eta gero kendu behar badira ere.

Lehenagoko basoberritzeetan:

Itxiturak eta hodi babesleak kentzeko emanen dira diru-laguntzak.

Aurreko kanpainetan mantentze-lanen planik aurkeztu bada, horri buruzko aipamena eginen da. Mantentze-lanen plan horretarako eskatutako ekintzetan aldaketarik izan bada, justifikatu eginen dira. Aurreko mantentze-lanen planik ez badago, plan bat aurkeztu beharko da, basoberritze berrietarako ezarritako ezaugarri, baldintza eta betebehar berberak dituena.

A.2 modalitatea.–Basolanak (08.05.01 eragiketa).

Oro har, honako ekintza hauek jaso dezakete diru-laguntza, geroko epigrafeetan azaltzen diren salbuespenetan izan ezik:

a) Bakantzeak.

b) Sasiak garbitzea.

c) Basoberritzeei loturik ez dauden itxiturak.

d) Kimatzeak eta eitea emateko inausteak.

Basolanetarako arau teknikoak.

1.–Bakantzeak.

Honetarako ez da diru-laguntzarik emanen:

1. Eskatzaileari diruzko edo gauzazko sarrerak ekartzen dizkioten bakantzeak.

2. Auzotarrentzako egur epaitzen aprobetxamenduei lotutako basolanak.

Diru-laguntzak edozein espezietako berezko zuhaiztietako eta koniferoen eta hostozabalen basoberritzeetako bakantzeetarako bakarrik emanen dira, eta behin bakarrik.

Memorio teknikoan edo proiektuan, basogintzako jarduketaren ezaugarriak zehaztuko dira, proposamena baloratzeko balio dutenak, eta, koniferoen basoberritzeen kasuan, zuhaiztien batez besteko diametroa adierazi beharko da. Parametro hori 12 cm-tik gorakoa bada, ez da diru-laguntzarik emanen.

Lanen azkeneko ziurtapenean, toki entitateko idazkariak edo, bestela, toki agintari eskudunak sinatutako agiria aurkeztuko da, ziurtatzen duena ez dela inolako diru-sarrerarik aterako. Ziurtagiri hori aurkeztu ezean, ez da esleitutako diru-laguntza ordainduko. Eragile pribatuen kasuan, erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu beharko dute, inolako diru-sarrerarik ez duela dioena. Adierazpen hori aurkeztu ezean, ez da esleitutako diru-laguntza ordainduko.

2.–Sasiak garbitzea.

Sasiak garbitzeko diru-laguntzak emanen dira baldin honako helburu hauetakoren baterako bada:

1. Mozketen ondoren egiten diren sasi-garbitzeak, berezko birsortzea errazteko. Horien beharra justifikatuko da. Gai honetan desadostasunik bada eskatzailearen eta Ingurune Naturalaren Zerbitzuaren artean, Ingurune Naturalaren Zerbitzuaren erabakia gailenduko da.

2. Abeltzaintzan erabiltzeari begira egiten diren sasi-garbitzeak, larre naturalak mantentzeko. Leku bererako behin bakarrik emanen da sasiak garbitzeko diru-laguntza, baldin:

a) Aurkezten den proiektuan edo memorian garbiketa lan horiek egitea beharrezkoa dela justifikatu beharko da, zehatz-mehatz adierazita ukitutako eremua, abere-zama eta zein hilabetetan egoten den azienda bertan, hori guztia bermatzeko garbitutako eremua abeltzaintzarako mantentzen dela.

Informazio hori ezinbestekoa da Europar Batasuneko indarreko araudiaren arabera egiten diren ikuskapenak programatu ahal izateko.

b) Eskatzaileak konpromisoa hartzen du eremu hori abeltzaintzarako erabiltzen segitzeko.

c) Salbuespenez, beste sasi-garbitze bat egiteko diru-laguntza ematen ahal da, betiere mantentzeko konpromisoa edo erabiltzeko plana betez gero, halakorik bada.

3. Habitatak hobetzeko diren sasi-garbitzeak, Kontserbazio Bereziko Eremu baten Kudeaketa Planean aurreikusitakoak. Kasu hauetan, aurkeztutako memoriak edo proiektuak espresuki adieraziko du zer habitat motatan egin behar den sasi-garbitzea.

3.–Basoberritzeei loturik ez dauden itxiturak.

Halakoak ezartzeko eta mantentzeko diru-laguntzak honako kasu hauetan emanen dira bakarrik:

1. Mozketa baten xede den zuhaizti baten berezko birsortzea babestera bideratutakoak.

2. Larre naturaletan, bakar-bakarrik aurreko atalean abeltzaintzarako zehaztutako sasi-garbitzeetarako esleipen baldintza berberetan. Eragile pribatuen eskaeren kasuan, horrez gain itxi beharreko eremuak 20 hektareatik gorakoa izan behar du.

3. Baso plangintzarako tresna batean aurreikusitakoak, hermendiko erabileren zonifikazioa ezartzera bideratuak.

Orobat, diru-laguntza jaso dezakete birsortzeak babesteko ezarritako itxiturak kentzeak, larreetan, edo basoak antolatzeko proiektuetan aurreikusitako jarduketak betetzeko egiten denean.

4.–Kimatzeak eta eitea emateko inausteak.

Kimatzeek eta eitea emateko inausteek diru-laguntza jaso dezakete, baldin basoberritzeetan egiten badira eta helburu nagusia kalitatezko zura ekoiztea bada. Basoberritzearen ondoko lehenbiziko hamar urtean, bi jarduketetarako diru-laguntza emanen da bakarrik, makaldietan egiten direnak izan ezik (gero zehazten dira).

Kimatzeek diru-laguntza jaso dezakete, bakar-bakarrik, basoberritze horietan non mantentze-lanak bat etorri diren lehen aipatutako helburuarekin. Nahitaezkoa izanen da eskabidean hauek zehaztea: baso-masaren adina edo adin mota, kimatu beharreko zuhaitzen batez besteko diametroa, eta inausiko diren espezieak.

Koniferoak inaustea:

1. Lehenbiziko inausketa, 2,5 metroko garaiera bitartekoa: hektarea bakoitzeko, gehienez ere, 400 zuhaitzetarako diru-laguntza emanen da.

2. Garaierako inausketa, 2,5 metrotik 5 metrora bitartekoa: hektarea bakoitzeko, gehienez ere, 250 zuhaitzetarako diru-laguntza emanen da.

Hostozabalak inaustea:

1. Garaierako inausketa, 2,5 metrotik 5 metrora bitartekoa: hektarea bakoitzeko, gehienez ere, 250 zuhaitzetarako diru-laguntza emanen da.

Makaldietako inausketen kasuan, diru-laguntza jaso ahal izateko, justifikazio teknikoa aurkeztu beharko da, erakusteko ezen inausketa beharrezkoa dela azken produktua, egungo merkatuaren arabera, kalitatezkoa izan dadin.

Nafarroa osoan ez zaie diru-laguntzarik emanen Pinus radiatako basoberritzeetan egindako inausketei.

B modalitatea.–Biodibertsitatea. (08.05.01 eragiketa).

Diruz lagundu daitezke, bakar-bakarrik, beste edozein modalitatetan sarturik ez dauden ekintzak, zeinak, helburu nagusia izanik basoko espezieen habitatak kontserbatzea, Kontserbazio Bereziko Eremuen Kudeaketa Plan onetsi batean aurreikusirik dauden. Ibarbasoak lehengoratzeko lanei dagokienez, landaketarekin zerikusia duten lanei aplikatuko zaizkien arau teknikoak ur ibilguekin muga egiten duten landaketen lehenbiziko bost metroko tartean aplikatzen diren berberak izanen dira, barnean dela mantentze-lanen plana aurkeztu eta gauzatu beharra.

C modalitatea.–Baso proiektu eta memorien dokumentazio teknikoa egitea eta obra zuzendaritza (08.05.01 eragiketa).

C.1.–Dokumentazio teknikoa egitea.

1. Ingurune Naturalaren Zerbitzuak onartutako kontrata bidezko exekuzio aurrekontuaren %5ekoa izanen da; diru kopuru horrek ez du gaindituko dokumentazioa prestatzeak izan duen kostu erreala. Dokumentazio teknikoa agiri bakarra izanen da. Hamahirugarren oinarrian zehazten den gutxieneko edukia izanen du, eta espedientean eskatzen diren neurri/azpineurri guztiak jasoko ditu. Kontrata bidezko exekuzioaren aurrekontuaren barne da Administrazioak onartzen duen inbertsioa, gehi industria mozkina eta gastu orokorrak (BEZik gabe).

2. Dokumentazio teknikoari dagokion diru-laguntza ordainduko da baldin eta espedientean sartutako ekintza bat, gutxienez, ordaintzen bada.

3. Laguntza-eskaera onartzeko modukoa izateko, proiektuek (ezinbesteko agiria da guztira, BEZa gabe, 15.000 eurotik gorako aurrekontua duten eskaeretan) eta memoria teknikoek (ezinbesteko agiria da guztira, BEZa gabe, 15.000 euroko edo hortik beherako aurrekontua duten eskaeretan) honako eduki hau jaso beharko dute:

Proiektuek atal hauek izanen dituzte, gutxienez: memoria, aurrekontua, baldintza-agiriak, Ingurumen ukipenen azterlana edo Ingurumen eraginaren azterlana (arloko foru araudiak hala eskatzen duenean), 1:10.000ko edo eskala handiagoko planoak eta segurtasun eta osasun azterlan oinarrizkoa, indarreko araudiarekin bat.

Memoria teknikoa eskatzen den kasuetan, honakoak bildu beharko ditu: memoria, aurrekontua, Ingurumen ukipenen azterlana (arloko foru araudiak hala eskatzen duenean) eta 1:10.000ko edo eskala handiagoko planoak.

Jarduketaren batek KBEetan edo BILetan sartutako lurrak ukitzen dituenean, proiektuak edo memoriak beti jasoko du leku horretako kontserbazio balioei egindako ukipenen ebaluazioa.

–Memoria: laguntza zein jarduketatarako eskatzen den, haiek deskribatu beharko ditu, baita jarduketaren aurrekariak eta helburuak ere. Helburuak guztiz garrantzitsuak dira. Helburu horiek behar bezala justifikatzen ez badira, gerta liteke proposatutako ekintzak diru-laguntzarik gabe gelditzea.

Jarduketen erreferentzia geografikoak emanen dira, eta planoetan kokatuko dira. Jarduketak katastroko lurzati bati baino gehiagori eragiten badie, memorian zehaztu beharko dira lurzati horietako bakoitzeko jarduketa-unitate fisikoak. Bat etorriko da guztiz “Eskatutako ekintzak” izeneko inprimakian jasotako datuekin.

Deialdi honetako ekintza bakoitzean zehaztutako informazio guztia sartu beharko da: jarduketak ukitutako espeziea(k), landaketa urtea basoberritze berrietako mantentze-lanetarako, mantentze-lanetarako plan bakuna aurreko oinarrietan zehaztutako ezaugarriekin, inauste eta kimatze lanetarako behar diren datuak, eta abar.

–Baldintza-agiria: proiektuetan baizik ez da eskatuko. Laguntza zein lanetarako eskatu den, lan horiek guztiak aipatu beharko ditu, eta adierazi, gutxienez, obra bakoitzean erabiliko diren baliabideak.

–Aurrekontua: guztiz bat etorriko da “Eskatutako ekintzak” izeneko inprimakian jasotako datuekin, eta dokumentu hauek osatuko dute, gutxienez:

  • Neurketen taula.
  • Prezioen taulak: eskulanaren eta makineriaren prezio xehakatuak eman behar dira, bai eta obra unitate bakoitzerako behar diren prezioak ere.
  • Prezio osagarrien taula.
  • Aurrekontu osoa.

–Planoak: laguntza zer jarduketatarako eskatu den, horren erreferentzia geografiko guztiak eman beharko dira, onartzen diren aldaketak barne (horrelakorik badago), baita eremu horietara sartzeko behar den informazio guztia ere (sartzeko pistak), Ingurune Naturalaren Zerbitzuko langileek jakin dezaten non dauden. Honako hauek izanen ditu, gutxienez:

  • Kokapen planoa.
  • Plano zehaztua, 1:10.000 eskalakoa edo eskala handiagokoa, lan berezietarako, hala nola, pistak irekitzeko. Maldarik gabeko topografia duten tokietan ez da sestra-kurbarik beharko.
  • Aurrekontuetako eta memoriako unitateek bat etorri beharko dute planoetan ageri direnekin.

–Ingurumen ukipenen azterlana: gutxienez datu hauek jasoko ditu:

  • Proiektatutako jarduketaren eragina izan dezaketen balio historiko-artistikoen, ekologikoen eta ingurumenekoen deskribapena eta ebaluazioa.
  • Aurreko puntuan aipatutako alderdi bakoitzean planak edo proiektuak izan ditzakeen ukipenen deskribapena eta balorazioa.
  • Hartu beharreko babes eta zuzenketa neurriak.

–Segurtasun eta osasun azterlan oinarrizkoa. Agiri hau proiektuetan baizik ez da eskatuko, eta eduki hau izanen du:

  • Memoria. Obren ezaugarrien deskribapena, egiteko epea, aurreikusitako langileak, behin-behineko instalazioak eta osasun laguntza, aurreikusitako makineria eta laguntzarako bitartekoak, arriskuen azterketa orokorra eta prebentzio neurriak.
  • Aurrekontua. Espedientean eskatutako aurrekontua oinarritzat harturik zehaztuko da.

C.2.–Obra zuzendaritza.

Proiektua eskatzen den guztietan, eskatzaileak lanen zuzendaritza teknikoa izan beharko du, espedientean onartzen diren neurri/azpineurri guztientzat (08.05.01 eta 04.03.05). Zuzendaritza teknikoak baldintza hauek bete beharko ditu:

a) Obra zuzendaria, baita proiektuaren egilea ere, arlo horretako unibertsitate-teknikari eskudunak izanen dira, egungo legeriaren arabera.

b) Obra zuzendariak eguneratua eraman beharko du obra liburua.

c) Obra liburuak honako hauek bildu beharko ditu, gutxienez: lanen hasierako akta, ziurtagiri bakoitzaren akta, obra aldaketen aktak, horrelakorik badago, prezio kontrajarrien aktak, horrelakorik badago, eta lanen bukaerako ziurtagiriaren akta.

d) Justifikatutako kasuetan izan ezik, nahitaezkoa da obra liburu bat izatea adjudikazio-hartzaile den kontratista bakoitzeko.

e) Ingurune Naturalaren Zerbitzuak obra liburua aurkezteko eska dezake edozein momentutan.

f) Proiektuetan segurtasun eta osasun arloko koordinatzaile bat izan beharko da, arlo horretako araudi aplikagarrian hala ezartzen bada.

g) Ziurtapen motak hala eskatzen badu, obra zuzendaritzarekin batera plano bat erantsi beharko da, erreferentzia geografiko eta guzti, proiektuaren exekuzioa azaltzen duena.

h) Obrako zuzendariak ezin izanen ditu gauzatu obra zuzendaritzaren ziurtapen aktan berak ziurtatzen dituen lanak; izan ere, hala eginez gero, zalantzan jarriko lirateke obra horien exekuzio zuzena, kalitatea eta kontrola.

Ingurune Naturalaren Zerbitzuak likidatzen duen kontrata bidezko exekuzio aurrekontuaren %6koa izanen da diru-laguntza. Diru-laguntzak ez du inola ere kostu erreala gaindituko.

E modalitatea.–Azpiegitura txikiak (08.05.01 eragiketa).

Diru-laguntza jaso dezakete azpiegitura txikiek (esaterako, zurezko langek) edo mendiaren aisiarako erabilerari lotutako bestelako batzuek (esaterako, altzariak, barandak edo bestelako babes sistemak), informazio edo interpretazio panelak edo seinaleztapen elementuak kenduta, betiere azpiegitura horiek, osoki baso lurretan egonik, erabilera horren erregulazioa hobetzen badute. Erabiliko den gai nagusia zura izanen da, jatorri jasangarria duena, eta horretarako behar den baso ziurtagiria izanen du: PEFC, FSC® edo jatorri hori bermatzen duen beste edozein.

Eskatzaileak azpiegitura horien mantentze-lanak egin beharko ditu nahitaez, eta gastu horrek diru-laguntza jaso dezake geroko kanpainetan.

2.–Aktibo fisikoetan egindako inbertsioetarako diru-laguntzak: basoko azpiegiturak (04.03.05 eragiketa).

Honako modalitate hauek jaso dezakete diru-laguntza:

C modalitatea.–Baso proiektuen dokumentazio teknikoa egitea eta obra zuzendaritza.

C modalitaterako 1. puntukoa aplikatuko da, basoko azpiegituretako ekintzei dagokienez eta proiektuen eta memoria teknikoen gutxieneko edukiari dagokionez.

D modalitatea.–Basoko bideak egin eta hobetzea (04.03.05 eragiketa).

Oro har, honako ekintza hauek jaso dezakete diru-laguntza, geroko epigrafeetan azaltzen diren salbuespenetan izan ezik:

a) Kaxa irekitzea (barnean direla zelaitzea, konpaktazioa, irekitzea eta arekak profilatzea eta itzulia egiteko guneak egitea).

b) Lur-berdinketa hobetzea (zelaitzea eta konpaktazioa barne).

c) Arekak egitea eta garbitzea.

d) Zeharkako drainadurarako azpiegiturak, lur gainekoak eta lur azpikoak, eta areka gaineko pasabideak eta sakanguneak.

e) Harri-lubetak eta ezpondak egonkortzeko bestelako sistemak.

f) Zabor-legarrekin edo antzekoekin zolatzea.

g) Hormigoizko eta asfaltozko zoladurak egitea, aparteko kasuetan baizik ez, behar bezala arrazoituta, betiere azpiegituraren egonkortasunerako beharrezkoak direnean. Horregatik, kasu guztietan, tarte jakin batzuetan baizik ez dira erabiliko material horiek.

h) Krainer murruak harri-lubeta gisa mendiko pistetan.

Azaldutakoez bestelako obrek ez dute diru-laguntzarik jasoko, salbu horiek egitea presakoa eta beharrezkoa bada, eta horien helburuak lekurik baldin badu geroko epigrafeetan aurreikusitakoen artean.

Toki entitateen kasuan, ez da diru-laguntzarik emanen, edo, hala denean, eskatzen ahalko da itzul daitezela azpiegiturak egiteko edo mantentzeko jasotako diru-laguntzak, baldin horiei udal tasak jartzen bazaizkie eta, Ingurune Naturalaren Zerbitzuaren ustez, baso kudeaketa zailtzen badute zerbitzua ematen duten lurraldean, 13/1990 Foru Legearen 6. artikuluko 6. puntuan ezarritakoarekin bat. Kasu horietan, eskaera egiteko unean toki entitateak komunikatu beharko du tasa horiek aplikatzen direla eta horiek inplementatzeko arrazoiak azaldu beharko ditu. Horretan toki entitatearekin desadostasunik izanez gero, eta ebazpen honen ondorioetarako bakarrik, Ingurune Naturalaren Zerbitzuaren irizpidea gailenduko da. Irizpide hori behar bezala arrazoitu beharko da, eta ukitutako toki entitateek alegazioak aurkezten ahalko dituzte.

Basoko bideak egiteko eta hobetzeko arau teknikoak:

1.–Basoko bide berriak egitea.

Ez da diru-laguntzarik emanen aldi baterako basoko bideetarako, egurra ateratzeko bidezidorretarako eta baso aprobetxamenduak eta lanak egiteko beharrezkoak diren nahitaezko sarbideetarako, baldin lanak bukaturik ez badira nahitaez eta etengabe erabiltzen mendia behar bezala kudeatzeko. Halaber, ez da azpiegituretarako diru-laguntzarik emanen baldin horien helburu nagusia bada baserri, etxebizitza, nabe eta abeltzaintzako azpiegiturei sarbidea ematea.

Basoko bideetarako (nagusiak eta bigarren mailakoak) eta kargaleku iraunkorretarako bakarrik emanen dira diru-laguntzak. Kargaleku iraunkortzat joko da baso aprobetxamenduen ondorioz moztutako zuhaitz edo enborren multzoa biltzen den tokia. Bertan produktu horiek sailkatu edo metatzen dira gero industriara edo beste destino batera eramateko.

Basoko bideen kasuan, bide berrien helburu nagusiak izanen dira zur eta egurretako baliabideak mobilizatzea, basoko suteen prebentzioa edo itzaltzea eta abeltzaintzako aprobetxamendu estentsiboa. Beste azpiegitura batzuek ez dute diru-laguntzarik jasoko, non eta haien helburu nagusia ez den aurrekoetako bat bederen.

Lehenbiziko kasurako, zur eta egurretako baliabideak mobilizatzeko azpiegitura egiteko edo hobetzeko premia justifikatu beharko da.

Bigarren kasurako, teknikoki justifikatu beharko da azpiegituraren helburu nagusia dela basoko suteak prebenitzea edo itzaltzea. Azpiegitura egitean, kontuan hartu beharko da segurtasunerako zer ezaugarri berariazko izan behar dituen, basoko suteen itzaltze-lanei loturiko erabilera emateko.

Hirugarren kasurako, teknikoki justifikatuko da obra egiteko beharra, abeltzaintza estentsiboa zuzen kudeatzeko, eta larratzeko eremuak eta dauden Azienda Larriko Unitateak identifikatuko dira, eta garrantzitsutzat jotzen den beste edozein informazio tekniko ere emanen da.

2.–Basoko bideak hobetzea.

Basoko bide nagusi eta bigarren mailakoen eta kargaleku iraunkorren mantentze-lanetarako diru-laguntza emanen da soilik baldin helburu nagusiak badira zur eta egurretako baliabideak mobilizatzea, basoko suteen prebentzioa edo itzaltzea eta abeltzaintzako aprobetxamendu estentsiboa. Beste azpiegitura batzuen mantentze-lanetarako ez da diru-laguntzarik emanen, non eta haien helburu nagusia ez den aurrekoetako bat bederen.

Diru-laguntza ematen ahalko da basoko bide iraunkorretako bazterreko sasiak garbitzeko, baldin aurreko 3 urtean toki berean jardun ez bada. Printzipio hori aplikatuko zaie, oro har, bide horiek mantentzeko lanei, hala nola, hodiak edo arekak garbitzeari, non ez dagoen bestela jokatzeko arrazoi teknikorik, esaterako, ibaialdiek edo beste hondamendi natural batzuek sortutako kalteak.

3.–Mantentzeko konpromisoa.

Sustatzaileak konpromisoa hartzen du proposatutako azpiegitura mantentzeko, edo hobekuntza lanak zer azpiegituratarako eskatu diren, hori mantentzeko, eskabidean adierazten den bezala.

Konpromiso hori nahitaez bete behar da, eta geroko kanpainetako laguntzak jaso daitezke horretarako.

Laguntza hauek jaso dituzten azpiegiturak Administrazioaren ikuskapenen mende egonen dira, eta erabakitzen bada azpiegitura ez dagoela egoerarik onenean hura egin zen erabilerarako, eskatzaileak laguntzak itzuli beharko ditu.

8. oinarria.–Laguntza mota eta zenbatekoa modalitateen eta ekintzen arabera.

1.–Basolanetarako laguntzak prima bakarrekoak izanen dira.

2.–Inbertsio lagungarriak gutxieneko eta gehieneko muga hauek izanen ditu:

–Toki entitateen eskaeretarako: 200.000 (berrehun mila) euro gehienez eta 5.000 (bost mila) euro gutxienez eskaera bakoitzeko. Aurreko kanpainetan lurra prestatzeko diru-laguntza jaso duten lurretan landaketa egiteko lanak, basoberritzeak mantentzeko lanak edo nahitaez bete beharreko bestelako mantentze-lanak baizik sartzen ez duten eskaeren kasuan, lan horiek aurreko kanpainetan diru-laguntza izan badute edo oso-osorik Nafarroako Gobernuak egin baditu, ez da inbertsioetarako gutxieneko muga hori aplikatuko.

–Eragile pribatuetarako: 105.000 (ehun eta bost mila) euro gehienez eta 2.000 (bi mila) euro gutxienez eskaera bakoitzeko. Basoberritzeak mantentzeko lanak edo nahitaez bete beharreko bestelako mantentze-lanak baizik sartzen ez duten eskaeren kasuan, lan horiek aurreko kanpainetan diru-laguntza izan badute edo oso-osorik Nafarroako Gobernuak egin baditu, ez da inbertsioetarako gutxieneko muga hori aplikatuko.

Inbertsioaren gutxieneko mugatzat hartuko da onartzen den kontrata bidezko exekuzio aurrekontua. Hala laguntza ematean nola ordaintzean, Ingurune Naturalaren Zerbitzuak baliozkotzen duena hartuko da. Aipatutako Zerbitzuak Nafarroako Oihan Jardueraren Prezioen Tarifak erabiliko ditu erreferentziatzat, aurrekontu hori baliozkotzeko. Aurkeztutako memorian edo proiektuan agertzen diren prezioak tarifa horien araberakoak ez badira, hura idatzi duen teknikariak justifikatuko du, eta Ingurune Naturalaren Zerbitzuak onartu edo ukatu eginen du, hori guztia 6. oinarriko 2. puntuan adierazitako kostuen moderazioa aplikatuz.

Tarifak ikusteko esteka: http://www.navarra.es/home_es/Temas/Medio+Ambiente/Montes/Tarifas+forestales.htm

Inbertsioaren gehieneko mugatzat hartuko da Ingurune Naturalaren Zerbitzuak onartutako kontrata bidezko exekuzio aurrekontua, eskatutako ekintzen inprimakiak eta lanen bukaerakoak berrikusi ondoren.

3.–Laguntza kalkulatzeko, modalitate bakoitzean, taula honetan agertzen diren portzentaje hauek aplikatuko zaizkio onartzen den inbertsioaren zenbatekoari, BEZa kenduta. Onartzen den inbertsioaren zenbatekoa, BEZa kenduta, bi hauen arteko txikiena izanen da: batetik, onuradunak aurkezten duena, eta bestetik, instrukzio organoak onartzen duena, laguntza eskaera ebaluatu eta kontrola aplikatu ondoren, bai laguntza emateko orduan, aurkeztutako inbertsioaren deskribapenaren eta justifikazioaren arabera, bai ordaintzeko orduan, egindako inbertsioaren arabera, eta betiere kostuen moderazioa aplikatuta bi une horietan.

Onartzen den zenbateko hori (hala laguntza ematean nola ordaintzean) espediente bakoitzeko gutxieneko inbertsio diruz lagungarriaren zenbatekoa baino handiagoa izan beharko da (ikus oinarri honen 2. puntua). Bestela, laguntza eskaera ukatuko da.

4.–Diru-laguntzak modalitateen eta ekintzen arabera.

MODALITATEA

MENDI KATALOGATUAK, KBEak edo BILak
ERAGILE PRIBATUEN BASO BATASUNAK
(diruz lagunduko den %)

KATALOGATURIK EZ DAUDEN MENDIAK
(KBEak edo BILak ere ez direnak)
(diruz lagunduko den %)

A.1

Basoberritzeak (1)

Makaldiak

% 50

%50

Basoberritzeak epe ertaineko eta luzeko espezieekin

%60

%60

Lurra prestatzea landaketarako

%60

%60

Landaketa egitea prestaketa lana egina duten lurretan

%60

%60

Itxitura babeslea

%60

%60

Hodi babeslea

%60

%60

Hondakinak ezabatzea: pilatzea edo/eta erre gabe ezabatzea

%60

%60

Hondakinak erreta ezabatzea

%60

%60

Landaketak ilaran, eta heskaiak

%60

%60

Basoberritzeen mantentze-lanak

%60

%60

A.2

Basolanak

Bakantzeak, kimatzeak eta eitea emateko inausteak

%60

%50

Sasiak garbitzea eta beste lan batzuk, berezko birsortzeari laguntzeko

%60

%50

Sasiak garbitzea, abeltzaintzan erabiltzeko

%60

%45

KBEetan aurreikusitako habitatak hobetzeko sasi-garbitzeak

%60

-

Basoberritzeei loturik ez dauden itxiturak (2)

%55

%45

B

Biodibertsitatea

%80

-

C.1

Dokumentazio teknikoa (*)

%100

%100

C.2

Obra zuzendaritza (*)

%100

%100

D

Basoko bideak eta kargaleku iraunkorrak eraiki eta mantentzea (3)

%55

%40

Bestelako ekintzak (salbuespenak deialdi honetan)

%40

%30

E

Aisiarako azpiegitura txikiak

%40

%30

(*) Diru-laguntzaren portzentajeak 7. oinarrian (C modalitatea) ezarritakoak dira.

Kasu hauetan, aurreko taulan adierazitako portzentajeak igoko dira (betiere, eskaeraren unean betetzen badira):

(1) A.1 modalitateko diru-laguntzaren gehieneko muga ehuneko hamabost puntu igoko da ekintzak Fussarium circinatum-ak hartutako esparru batean egiten direnean, edozein eskatzaile motatarako.

(2) Itxiturak egiteko kasuetan, soilik toki entitateak beren hermendien zonifikazio prozesuetan inplikaturik badaude, basoak antolatzeko proiektuan onetsita dutelako, diru-laguntzaren gehieneko muga bost puntu igoko da.

(3) Basoko bideak eta kargaleku iraunkorrak eraiki eta hobetzeko ekintzetarako diru-laguntzaren gehieneko muga igo eginen da, eskatzaile mota edozein delarik ere, baldin kasu hauetakoren bat gertatzen bada eta eskaeran justifikatzen bada:

–Xedeko ekintzak 2017. urtetik eskaera aurkeztu bitarte azpiegituretan eragina izan duten hondamendi naturalen ondorio direnean: 5 puntu.

–Akordio bat egin denean espediente administratibo berean batera saltzeko zurezko produktuak edo egurretarako direnak: 3 puntu. (Salmentan honako hauen aprobetxamendua sar daiteke: bi toki entitate edo gehiago, toki entitate bat edo gehiago eragile pribatuekin edo bi eragile pribatu edo gehiago). Gertakari hori ziurtatzen duen toki entitateko idazkariaren edo toki agintari eskudunaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, baita eragile pribatuaren erantzukizunpeko adierazpena ere.

–Bi toki entitateri edo gehiagori ematen zaienean zerbitzua, eta horien arteko akordio idatzia dagoenean erabili ahal izateko: 5 puntu.

–Baso aprobetxamenduen administrazio baldintzen agirietan toki entitateak atal bat sartzen duenean non baloratzen duen egurketariak bere esku izatea zaintza katea mendia ziurtaturik dagoen sisteman, eta hori frogatzeko idazkariaren edo toki agintari eskudunaren ziurtagiria aurkezten duenean: 2 puntu.

5.–“Mendi katalogatuak (KBEak edo BILak)” izeneko zutabean ezarritako portzentajeak aplikatuko dira toki entitateak aurkeztutako jarduketa guztietarako, baldin toki entitatea onura publikoko mendien titularra bada edo bere herrilur guztiak edo haien zati bat Kontserbazio Bereziko Eremu batean edo Batasunaren Intereseko Leku batean badaude. Baldintza hori betetzen ez duten gainerako eskaerei “Katalogaturik ez dauden mendiak (KBEak edo BILak ere ez direnak)” izeneko zutabeko portzentajeak aplikatuko zaizkie.

6.–Eskaeretako informazioa atalka aurkeztuko da, ondoko taulan ageri bezala: modalitatea, ekintza eta azpiekintza. Taula honetan jasotzen ez diren ekintzak ez dira diruz lagungarriak.

MODALITATEA

UNITATEA

EKINTZA

AZPIEKINTZA

A.1

ha

Basoberritzea

Makalak, motzondoak aterata

Makalak, motzondoak atera gabe

Epe luzeko espezieak. Lurra prestatzea

Epe luzeko espezieak. Landaketa edo ereintza egitea

Epe ertaineko espezieak. lurra prestatzea

Epe ertaineko espezieak. Landaketa edo ereintza egitea

ml

Itxitura babeslea

Basoberritze berrietan jartzea

Lehenagoko basoberritzeetatik kentzea

u.

Hodi babeslea

Basoberritze berrietan jartzea

Lehenagoko basoberritzeetatik kentzea

ha

Hondakinak ezabatzea

Pilatzea eta/edo ezabatzea, erre gabe

Erreta ezabatzea

ml

Landaketak ilaran, eta heskaiak

Ilarako landaketa

Heskaiaren landaketa

ha

Basoberritzeen mantentze-lanak

Udako garbiketak

Hutsarteak betetzea

ml

Ilarako landaketen eta heskaien mantentze-lanak

Udako garbiketak

Hutsarteak betetzea

A.2

ha

Bakantzea

Berezko zuhaiztiak

Koniferoen basoberritzeak

u.

Hostozabalak kimatzea

Eitea emateko inaustea

Altueran inaustea (gehienez 250 zuhaitz/ha)

Makaldiak inaustea

u.

Koniferoak kimatzea

2,5 m arte kimatzea (gehienez 400 arbola/ha)

2,5 eta 5 m arte kimatzea (gehienez 250 arbola/ha)

ha

Sasiak garbitzea

Berezko birsorkuntzari laguntzea (beste lan batzuk)

Abeltzaintzakoak

KBEetan aurreikusitako habitatak hobetzea

ml

Basoberritzeei loturik ez dauden itxiturak

Berezko birsortzea babestea-ezartzea

Larre naturala ezartzea

Berezko birsortzea mantentzea-babestea

Berezko larrea mantentzea

Itxitura kentzea

B

u.

Biodibertsitatea

Onetsitako KBEak kudeatzeko planean aurreikusitako beste ekintza batzuk

Ibarbasoa lehengoratzea

C

u.

Dokumentazio teknikoa

Obra zuzendaritza

D

km

Kaxa irekitzea

Zolatzea

Zelaitzea hobetzea

Arekak egitea

Arekak garbitzea.

Sasiak garbitzea basoko bideen bazterretan

u.

Hodia (fabrika-hodia barne)

Areka gaineko pasabidea

Azaleko drain. zeharkakoa

Hodiak garbitzea

Langa

Kargalekua eraikitzea

Itzulia egiteko sakangunea

Lubeta

u.

Bestelako ekintzak

Salbuespenezko ekintzak deialdian

E

u.

Aisiarako azpiegitura txikiak

Instalazioa

Mantentze-lana

7. Laguntzaren intentsitatea eta diruz laguntzen ahal diren kostuak kalkulatzeko, ulertuko da erabiltzen diren zenbateko guztiak ezein kenkari fiskal edo karga aplikatu aurrekoak direla. Diruz laguntzen ahal diren kostuak abalatzeko, frogagiri argiak, berariazkoak eta eguneratuak aurkeztu beharko dira.

9. oinarria.–Diru-laguntzak emateko modua eta balorazio irizpideak.

1. Norgehiagokako prozedurari jarraikiz emanen dira laguntza hauek, aurkeztutako eskaerak alderatuta, haien arteko hurrenkera ezartzeko.

2. Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren Jarraipen Batzordeak 2017ko martxoaren 17an onetsitako hautapen irizpideen arabera, eskaerak lehenesteko hurrenkera eginen da balorazio irizpideak aplikatuz lortzen diren puntuak batuta.

2.1. 08.05.01 azpineurriko ekintzetan aplikatu beharreko irizpideak, toki entitateen eskaeretarako:

ATALA

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

1

Toki entitatearen mugapean badira onura publikoko mendiak

15

2

Toki entitatearen mugapean badira Kontserbazio Bereziko Eremuak edo Batasunaren Intereseko Lekuak

15

3

Toki entitatearen mugapean badira antolamendu proiektua edo baso plangintzarako tresna indardunak dituzten hermendiak, eta Ingurune Naturalaren Zerbitzuaren adostasunarekin gauzatzen dira

15

4

Aurkeztutako proiektuaren edo memoriaren egokitasuna eta bideragarritasun teknikoa (1)

25

5

Toki entitatearen mugapean, badira Basoen Kudeaketa Jasangarriaren Ziurtagiria duten hermendiak, edo lanen azken ziurtapen eguna baino lehen ziurtatu asmo direnak

10

6

Toki entitatearen mugapean, badira neurri bereziei loturiko hermendiak, Fussarium circinatum-a dagoelako

10

(1) Diru-laguntzen balorazio batzordeak, unitate teknikoen proposamena kontuan hartuta, aurkezten diren proiektu eta memorien balorazio teknikoa eginen du. Bakoitzari 25 puntu emanen ahalko dio gehienez, honako hauek kontuan harturik: kalitate teknikoa, aurkeztutako xehetasun teknikoak eta jarduketak basoen ekosistemak hobetzeari begira izanen dituen ondorioak. Aurreko kanpainan prestaketarako diru-laguntza jaso duen lurra basoberritzea eskatzen duten espedienteetan, gehieneko puntuazioa emanen da irizpide honetan, ekintza estrategikotzat jotzen baita.

2.2. 08.05.01 azpineurriko ekintzetan aplikatu beharreko irizpideak, eragile pribatuetarako:

ATALA

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

1

Eskatzailea mendi babesgarrien jabea da

15

2

Eskatzailea Kontserbazio Bereziko Eremu deklaratuta edo proposatuta dauden mendien jabea/kudeatzailea da

15

3

Aurkeztutako proiektuaren edo memoriaren egokitasuna eta bideragarritasun teknikoa (1)

15

4

Eskatzailea indarreko plangintza tresna bati lotutako mendien jabea/kudeatzailea da

10

5

Eskatzailea Kontserbazio Bereziko Eremu deklaratuta edo proposatuta dauden mendien jabea/kudeatzailea da

10

6

Eskatzailea neurri bereziei loturiko mendien jabea/kudeatzailea da, toki entitatearen mugapean Fussarium circinatuma dagoelako

10

7

Baso jabeen elkarte batek aurkeztu du eskaera

10

8

Laguntzak eskatzen dira arboladian azken mozketa egin ondoren basoberritzea egiteko

5

(1) Diru-laguntzen balorazio batzordeak, unitate teknikoen proposamenean oinarrituta, aurkezten diren proiektu eta memorien balorazio teknikoa eginen du. Bakoitzari 15 puntu emanen ahalko dio gehienez, honako hauek kontuan harturik: kalitate teknikoa, aurkeztutako xehetasun teknikoak eta jarduketak basoen ekosistemak hobetzeari begira izanen dituen ondorioak. Aurreko kanpainan prestaketarako diru-laguntza jaso duen lurra basoberritzea eskatzen duten espedienteetan, gehieneko puntuazioa emanen da irizpide honetan, ekintza estrategikotzat jotzen baita.

2.3. 04.03.05 azpineurriko ekintzetan aplikatu beharreko irizpideak, toki entitateen eskaeretarako:

ATALA

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

1

Toki entitatearen mugapean badira onura publikoko mendiak

15

2

Toki entitatearen mugapean badira Kontserbazio Bereziko Eremuak edo Batasunaren Intereseko Lekuak

15

3

Toki entitatearen mugapean badira antolamendu proiektua duten hermendiak, eta proiektu hori Ingurune Naturalaren Zerbitzuaren adostasunarekin gauzatzen da

15

4

Aurkeztutako proiektuaren edo memoriaren egokitasuna eta bideragarritasun teknikoa (1)

25

5

Toki entitatearen mugapean, badira Basoen Kudeaketa Jasangarriaren Ziurtagiria duten hermendiak, edo lanen azken ziurtapen eguna baino lehen ziurtatu asmo direnak

10

6

2017. urtean, laguntza eskatu arte, gertatutako hondamendi naturalek (uholdeak, ibaialdiak) hondatutako baso-azpiegiturak lehengoratzeko laguntzak eskatzen dira (2)

10

(1) Diru-laguntzen balorazio batzordeak aurkezten diren proiektu eta memorien balorazio teknikoa eginen du. Bakoitzari 25 puntu emanen ahalko dio gehienez, honako hauek kontuan harturik: kalitate teknikoa, aurkeztutako xehetasun teknikoak eta jarduketak basoen ekosistemak hobetzeari begira izanen dituen ondorioak.

(2) Baso eta mendietako zur produktuak edo egurretarako direnak mobilizatzea helburu nagusi duten azpiegiturak bakarrik hartuko dira kontuan, eta toki entitateak egoera horren berri eman dionean Nafarroako Gobernuari kanpaina hasi baino lehen, memorian edo proiektuan adierazita gertaera eragilea, eragindako kaltea eta noiz gertatu zen hondamendia.

2.4. 04.03.05 azpineurriko ekintzetan aplikatu beharreko irizpideak, eragile pribatuen eskaeretarako:

ATALA

KONTZEPTUA

PUNTUAZIOA

1

Eskatzailea mendi babesgarrien jabea da

15

2

Eskatzailea Kontserbazio Bereziko Eremu deklaratuta edo proposatuta dauden mendien jabea/kudeatzailea da

15

3

Aurkeztutako proiektuaren edo memoriaren egokitasuna eta bideragarritasun teknikoa (1)

15

4

Eskatzailea indarreko plangintza tresna bati lotutako mendien jabea/kudeatzailea da

10

5

Eskatzailea baso-kudeaketa jasangarriaren ziurtagiria duten mendien jabea/kudeatzailea da

10

6

Baso jabeen elkarte batek aurkeztu du eskaera

10

7

2017. urtean, laguntza eskatu arte, gertatutako hondamendi naturalek (uholdeak, ibaialdiak) hondatutako baso-azpiegiturak lehengoratzeko laguntzak eskatzen dira (2)

10

(1) Diru-laguntzen balorazio batzordeak aurkezten diren proiektu eta memorien balorazio teknikoa eginen du. Bakoitzari 15 puntu emanen ahalko dio gehienez, honako hauek kontuan harturik: kalitate teknikoa, aurkeztutako xehetasun teknikoak eta jarduketak basoen ekosistemak hobetzeari begira izanen dituen ondorioak.

(2) Baso eta mendietako zur produktuak edo egurretarako direnak mobilizatzea helburu nagusi duten azpiegiturak bakarrik hartuko dira kontuan, eta sustatzaileak egoera horren berri eman dionean Nafarroako Gobernuari kanpaina hasi baino lehen, memorian edo proiektuan adierazita gertaera eragilea, eragindako kaltea eta noiz gertatu zen hondamendia.

10. oinarria.–Norgehiagokako prozeduraren aplikazioa.

1. Laguntzak norgehiagokako araubidearen bidez tramitatuko direnez, eskaeren hurrenkera bat ezarriko da, 9. oinarrian zehaztutako balorazio irizpideak aplikatuz, eta irizpide horiek aplikatuta balorazio handiena lortzen duten eskaerei laguntza emanen zaie, deialdian finkatutako kreditua gainditu gabe, betiere Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 Programaren Jarraipen Batzordeak 2017ko martxoaren 17an onetsitako gutxieneko puntuazioa lortzen bada.

2. Toki entitateen kasuan, espediente bakoitzeko gehieneko puntuazioan berdinketa gertatuz gero, 08.05.01 azpineurriko ekintzei dagokienez, 1., 2., 3., 5. eta 6. ataletan puntuazio altuena lortzen dutenak lehenetsiko dira, ordena horrexetan, eta 04.03.01 azpineurriko ekintzei dagokienez, 1., 2., 3., 5. eta 6. ataletan puntuazio altuena lortzen dutenak, ordena horrexetan.

Eragile pribatuen kasuan, espediente bakoitzeko gehieneko puntuazioan berdinketa gertatuz gero, 08.05.01 azpineurriko ekintzei dagokienez, 1., 2., 4., 5., 6., 7. eta 8. ataletan puntuazio altuena lortzen dutenak lehenetsiko dira, ordena horrexetan, eta 04.03.05 azpineurriko ekintzei dagokienez, 1., 2., 4., 5., 6. eta 7. ataletan puntuazio altuena lortzen dutenak, ordena horrexetan.

Bi kasuetan, aurreko irizpideak aplikatuta ere berdinketak jarraitzen badu, diruz lagungarria ez den inbertsioaren arabera (handienetik txikienera) ordenatuko dira espedienteak. Halakotzat hartuko da onartutako kontrata bidezko exekuzio aurrekontuaren eta emandako diru-laguntza osoaren arteko aldea.

3. Laguntza eskatua duten ekintzak gauzatzen ez diren kasuan, onuradunak hurrengo oinarri arautzailean aurreikusitako moduan haren berri emanik, laguntzak ematen dituzten ebazpenetan aldaketak egin ondoren askatzen diren zenbatekoak erabiltzen ahalko dira aurrekontu-izendapen eskasagatik laguntza ukatu zaien eskatzaileei emateko. Horretarako, balorazio irizpideak aplikatzearen ondorioz ateratzen den lehentasun ordenari jarraituko zaio.

4. Aurrekontuan zuzkidura nahikoa izanik ere, laguntzarako eskubidea izateko nahitaezkoa izanen da gutxienez ere 25 puntu lortzea, balorazio irizpideetan aurreikusitakoa aplikatuta, 08.05.01 azpineurriko ekintzen kasuan, eta gutxienez 30 puntu 04.03.05 azpineurriko ekintzen kasuan.

5. Oinarri honen 3. puntua aplikatzearen ondorioz, deialdirako dagoen aurrekontu-kreditua nahikoa ez bada laguntzarako eskubidea duten eskaera guztiei diru-laguntza emateko, ezetsi eginen dira aurrekontuan zuzkidura nahikoa ez izateagatik aintzat hartu ezin direnak.

11. oinarria.–Onuradunen betebeharrak.

Laguntza hauen onuradunek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Inbertsioak egitea Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak laguntzak banatzeko emanen duen ebazpenean ezarritako baldintzei jarraikiz, eta deialdian ezartzen den epearen barrenean. Zilegi da jarduketa berean aldaketa partzialak egitea hasieran eskatutakoaren gainean, betiere Ingurune Naturalaren Zerbitzuak onesten baditu eta Nafarroako Oihan Planarekin bateragarriak badira.

b) Ordainketa ebatzi arte, 5. oinarrian ezarritako betebeharrei eustea, baita 9. oinarrian jasotako balorazio irizpideen ondoriozkoei ere.

c) Inbertsioaren alderdi tekniko eta ekonomikoei buruz behar diren argibideak ematea, baita neurri honen esparruan harturiko laguntzei buruz ere, haren jarraipena eta ebaluazioa bideratzeko adierazleak prestatzeko.

d) Laguntza ongi eman dela, inbertsioa ongi gauzatu dela eta konpromisoei eutsi zaiela egiaztatzeko behar diren kontrolak onartzea.

e) Diru-laguntza jaso duten inbertsioak finantzatzeko beste diru-laguntza publiko eta laguntza batzuk eskatu eta/edo lortu badira, horren berri ematea Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen. Diru-laguntza hauek bateraezinak dira helburu bererako Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren kontura edo Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentutik ematen direnekin.

f) Diru-laguntza emateko ebazpenaren proposamena egiten denean, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekutan sarturik ez egotea, eta, zehazki, bere zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

g) Ingurune Naturalaren Zerbitzuko langileei diru-laguntzen xedeko lurzatietan sartzen uztea, lanak gainbegiratzeko eta, hala bada, hurrengo 5 urtean inbertsioei eusteko konpromisoa bete ote den ikuskatzeko.

h) Laguntza jaso duten ekintzak burutu gabe uztearen berri ematea Ingurune Naturalaren Zerbitzuari, laguntza eman dela jakinarazi eta bi hilabetean, gehienez ere; horrenbestez, laguntza ematen duen hasierako ebazpena aldatzeko eskatuko da.

i) Jasotako diruaren erabilerari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrolaren xede izaten ahal diren bitartean.

j) Guztira 50.000 eurotik gorako laguntza publikoa (BEZa kenduta) duten inbertsioen kasuan, onuradunak proiektuaren edo eragiketaren deskribapena egiten duen bereizgarri bat jarri beharko du, gutxienez haren %25 hartuko duena. Gainera, Europako ikurra agertuko da, honako orri honetan aurkeztutako arau grafikoekin bat: https://europa.eu/european-union/about-eu/symbols/flag_es. Harekin batera, irakurgarri hau: “Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa: Europak landa eremuetan inbertitzen du”.

k) Jasotako funtsak itzultzea, oinarri arautzaile hauetan ezarritako kasuetan.

l) Diruz laguntzen den inbertsioan ezbeharren bat gertatuz gero, onuradunak Ingurune Naturalaren Zerbitzuari jakinarazi beharko dio, eta ezbeharra eragin duten zergatien berri eman, Zerbitzuak inbertsioei eusteko konpromisoari buruz behar diren neurriak har ditzan.

12. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoak.

1. Gerora bete beharreko konpromisoak izanen dira onuradunak bere gain hartzen dituenak, laguntza likidatzen duen ordainketa-ebazpenaren egunetik hasita bost urtez haiei eusteko konpromisoa hartuta.

2. Espediente eta onuradun guztientzat, gerora bete beharreko konpromisoa da inbertsioaren izaerari edo gauzatzeko baldintzei eragiten ez dien inolako aldaketa garrantzizkorik ez egitea, eta ez aldatzea nabarmenki eragiketaren izaera, helburuak edo hura gauzatzeko baldintzak, hori guztia jatorrizko helburuak ez kaltetzeko.

13. oinarria.–Laguntza-eskaera eta dokumentazio osagarria.

1. Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurune Naturalaren Zerbitzuak tramitatuko ditu laguntzaren eskaerak. Telematika bidez aurkeztuko dira eskaerak, SGANA aplikazio informatikoaren bidez edo Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariko zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz (http://http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/). Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da. Identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki beharko da (www.nafarroa.eus).

Eskaerek ingurumen baimena ere eskatzeko balioko dute.

2. Eskaera aurkeztu aurretik egindako gastuak ez dira diruz lagungarriak izanen, eragiketa honek eragin pizgarria izan nahi duelako, jarraibideen I) zatiko III. kapituluaren 3.4 puntuan eta Batzordearen ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 6. artikuluan erabakitakoarekin bat, salbu eta seigarren oinarriaren a) atalean aurreikusitakoari lotutako kostu orokorrak, konparazio batera, arkitekto, ingeniari eta aholkularien zerbitzu-sariak, ingurumen eta ekonomia aldetiko jasangarritasunaren gaineko aholkularien zerbitzu-sariak, bideragarritasun azterlanak barne; bideragarritasun azterlanek diruz lagungarriak izaten segituko dute, nahiz eta, azterlan horien emaitzen ondorioak ikusita, ez egin a) letran adierazitako inolako gasturik.

3. Eskabidearekin batera II. eranskinean (“Laguntza-eskabideari gehitu beharreko inprimakiak”) zehazten diren agiriak aurkeztuko dira, baita honako hauek ere:

a) Eskabide ofiziala, betea, zigilatua eta sinatua (1. inprimakia).

b) IFK/IFZren fotokopia: beharrezkoa izanen da, bakar-bakarrik, eskatzailea erregistraturik agertzen ez denean Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren kudeaketa-aplikazioan.

c) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, behar bezala betea, beste banku batean helbideratuta kobratu nahi bada eta Administrazioak haren daturik ez badu. Agiri hori web helbide honetan eskura daiteke:

https://www.navarra.es/home_es/Servicios/Recursos/Impresos+de+Tesoreria.htm.

d) “Eskatutako ekintzak” izeneko inprimakia (2. inprimakia). Proiektu edo memoria teknikoari erantsiko zaio, behar bezala betea, zigilatua eta sinatua. Inprimaki horren datuak eskatutako laguntzaren laburpena izanen dira eta beraz bat etorri beharko dute espedientean sartutako memoria edo proiektu teknikoan justifikatutakoekin. Argi gelditu beharko da jarduketarako lekuaren udalerri, poligono eta lurzatiaren katastroko erreferentzia.

e) Onura publikoko mendien titular diren toki entitateen kasuan, erantzukizunpeko adierazpena, inbertsioaren %20ari buruzkoa, 5. oinarriko 2. puntuko e) letran ezarrita dagoen bezala.

–Mendi Babesleen jabe diren eragile pribatuentzat: erantzukizunpeko adierazpena, inbertsioaren %20ri buruzkoa.

f) Ebazpen honen “Balorazio irizpideak” izeneko puntuan ezarritako puntuazioak lortu ahal izateko behar eta eskatzen diren agiriak, jadanik Baso Administrazioak ez dauzkanak, eta, zehazki:

–Zehaztea ea 2017. urtean (kanpaina honetako eskaera aurkeztu arte) izandako hondamendi naturalek hondatutako baso-azpiegiturak konpontzeko laguntzak eskatzen diren.

g) Memoriaren edo proiektu teknikoaren kopia bat (kontrata bidezko exekuzio aurrekontua 15.000 eurokoa edo hortik beherakoa bada, memoria teknikoa aurkeztu behar da, eta 15.000 eurotik gorako bada, proiektua aurkeztu beharko da, 7. oinarrian ezarritakoari jarraikiz), makaldiak kudeatzeko plana barne. Aski izanen da PDF edo WORD formatuko artxibo bat, legeria indardunaren arabera arlo horretan eskumena duen unibertsitate-teknikari eskudun batek elektronikoki sinatua eta oinarri hauetan ezarritako jarraibideen arabera egina. Artxiboetako bakar bat ere ez da zortzi megakoa baino handiagoa izanen. Planoak, gainera, SHP formatuan erantsiko dira. Kartografia digitalak ETRS89 proiekzioan egon beharko du.

h) Eskatzaileek nahi badute diru-laguntzen eskabideen tramitazioan beste batzuek ordezkatu ditzatela, ordezkariendako baimena aurkeztu beharko dute (3. inprimakia), eredu normalizatuaren araberakoa, ordezkariaren NANaren fotokopiarekin batera; fotokopia hori ez da beharrezkoa izanen ordezkariak aurreko 3 kanpainetakoren batean aurkeztu baldin badu, edo laguntza hauen kudeaketan departamentuari laguntzen dion kabineteko bateko teknikari bat baldin bada.

i) Basolanetarako diru-laguntzen deialdian lehenbiziko aldiz parte hartzen duten Mendi Batasunen kasuan, eskabidea batasunaren alde izanen da, eta honako dokumentazio osagarri hau erantsiko da:

–Batasunaren estatutuak; batasunaren IFK.

–Ordezkariaren izendapena (3. inprimakia), baldin bera ez bada Estatutuek zehaztutako Batasuneko lehendakaria.

j) Eragile pribatuen kasuan, lursailak erabil daitezkeela frogatzen duen dokumentazioa (4. inprimakia).

Katastroaren arabera eskatzailea jarduketako lurzatiaren titularra bada, ez da beharrezkoa lurrak baliatzen ahal direla frogatzea. Bestela, frogatu egin beharko du, modu hauetakoren batean:

a. Jabea dela justifikatuz, lurren jabetza eta erabilgarritasuna bermatzen duten beste agiri ofizial batzuen bidez, esaterako: Jabetza Erregistroaren ziurtagiria, eskritura publikoa, erregistroaren ohar bakuna, katastroaren ziurtagiria edo erroldatze-agiria, udaleko idazkariak emana.

b. “Lurzatiaren titularraren baimen-ematea eskatzailearen alde” izeneko inprimakia, lurraren titular bakoitzaren NANaren/IFZren/IFKren fotokopiarekin batera.

c. Errentamendu kontratuak, herrilurretarako udalen baimenak edo erabili edo edukitzeko eskubidea frogatzen duen beste edozein agiri, zuzenbidearen araberakoak betiere.

k) Toki entitateen kasuan, lurzatiaren titularraren baimen idatzia (4. inprimakia), baimena ematen duena bere jabetzako lurretan jarduketak egiteko.

l) Toki entitateen eta partikularren artean titulartasunari buruz gatazka dagoen lurretarako ez da laguntzarik emanen.

m) Eskaera batean ekintzen mantentze-lanak baizik ez bada sartzen, eta aurreko kanpainetan lan horietarako diru-laguntza eman bada, eskabidea eta eskatutako ekintzen inprimakia bakarrik aurkeztuko dira, honako hauek azalduz: jatorrizko espedientearen erreferentzia, egin nahi diren mantentze-lanen laburpen txiki bat edo, 15.000 euroko inbertsioa gainditzen bada, proiektu teknikoaren kopia bat.

n) Basoko bideak eta azpiegitura txikiak eta kargaleku iraunkorrak egiteko eta hobetzeko ekintzetan aurreikusitako diru-laguntzaren gehieneko mugak gainditzea eskatzen bada, 8. oinarrian horretarako ezarritako erabaki eta ziurtagiri guztiak aurkeztu beharko dira. Dokumentazio hori eskabidearekin batera aurkezten ez bada, gero ezin izanen da zuzendu.

4. Eskabidearekin batera aipatutako dokumentazioa aurkeztu ezean, dagokion instrukzio unitateak entitate eskatzaileari eskatuko dio gehienez ere 10 egun balioduneko epean zuzen dezala, eta adieraziko dio zuzendu ezean eskaeran atzera egin duela ondorioztatuko dela. Kasu horretan espedientea artxibatzeko ebazpena eman eta jakinaraziko da, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluan xedatu bezala.

5. Errekerimenduei elektronikoki erantzutea onartuko da, betiere erregistro elektronikoa erabiliz tramitatzen badira.

6. Onuradunak eskaera bakarra aurkeztu beharko du deialdi bakoitzeko.

14. oinarria.–Instrukzio organoa.

Neurri honetan aurreikusitako laguntzak emateko prozeduren instrukzioa Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Atalari dagokio; atal hori Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Ingurune Naturalaren Zerbitzuari atxikita dago.

15. oinarria.–Balorazio Batzordea.

1. Instrukzio organoak, espedienteak ikusirik eta aurrekontuan dagoen kredituaren arabera, txosten bat eskatuko dio Balorazio Batzordeari, egindako balorazioaren emaitza zehazteko. Txostena bi hilabeteko epean eginen da, eskaerak aurkezteko epearen azken egunetik hasita.

2. Balorazio Batzordea kide anitzeko organoa da, eta haren irizpena loteslea izanen da. Kide hauek izanen ditu:

Batzordeburua: Natur Ingurunearen Zerbitzuko zuzendaria.

Lehen batzordekidea: Ingurune Naturalaren Plangintza Estrategikorako Ataleko burua.

Bigarren batzordekidea: Pirinioaldea Kudeatzeko Ataleko burua.

Hirugarren batzordekidea: Eskualde Atlantikoa Kudeatzeko Ataleko burua.

Laugarren batzordekidea: Erdialdea eta Erribera Kudeatzeko Ataleko burua.

Idazkaria: Ingurune Naturaleko Plan eta Programen Bulegoko burua.

3. Batzordeko kide bakoitzak Ingurune Naturalaren Zerbitzuko beste teknikari baten esku utzi dezake bere ordezkaritza.

4. Eskaerak aztertu eta balorazio irizpideak aplikatu ondoren, Ingurune Naturalaren Zerbitzuko langileek aurreko landa-bisitak eta beharrezkotzat jotzen dituzten adina jarduketa eginen dituzte jarduketak egokiak ote diren erabakitzeko.

5. Aurkeztutako eskaerak kontuan harturik, Balorazio Batzordeak proposatuko du ikuspuntu tekniko batetik beharrezkoak ez diren ekintzetarako diru-laguntza ukatzea, baita laguntzak arautzen dituzten Europar Batasuneko eta Nafarroako araudietara egokitzen ez direnetarako ere, eta behin betiko baloratuko du aurkeztutako proiektu edo memoriaren egokitasunari dagokion irizpidea.

16. oinarria.–Diru-laguntza esleitzeko prozeduraren instrukzioa.

1. Ingurune Naturalaren Zerbitzuak, egindako ebaluazioa eta Balorazio Batzordearen txostena ikusita, laguntzak nori eman proposatzen duen txostena eginen du, eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiari igorriko.

2. Txosten hori egitean, instrukzio organoak egiaztatuko du onuradunak egunean dituela bere zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, eta, halaber, ez dagoela Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debeku egoeratan.

3. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Komunitatean eta/edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak, betiere laguntza ordaintzeko eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

4. Ondoren, eskaerak ofizioz ebaluatuko dira norgehiagokako prozeduraren arabera eta arau hauetan ezarritako balorazio irizpide, modu eta lehentasunen arabera.

5. Ebaluazioa ikusirik, ebazpen proposamena eginen da, eta laguntza esleitzeko espedientean jaso beharko da onuradunak laguntza eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituela.

17. oinarria.–Ebazpena.

1. Ebazpen proposamena ikusirik, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak diru-laguntzak esleitzeari buruzko ebazpena emanen du.

2. Ebazpena arrazoitua izanen da, eta hartutako ebazpenaren oinarriak frogaturik egonen dira beti.

3. Ebazpenean diru-laguntza jasoko duten eskatzaileen zerrenda agertuko da, eta, berariaz adieraziko da gainerako eskaerak ezetsi egin direla. Horien artean agertuko dira deialdian ezarritako kredituaren gehieneko zenbatekoa gainditzeagatik aurrekontu-baliabideen esleipena mugatzearen ondorioz ezetsitakoak. Orobat, 9. oinarrian (Emateko modua eta balorazio irizpideak) ezarritako balorazio irizpideen arabera bakoitzari emandako puntuazioa adieraziko da. Emateko modua eta balorazio irizpideak, halako moduan non, onuradun batek uko egiten badio diru-laguntzari, diru-laguntzak ematen dituen organoak erabakiko du, deialdi berria egin beharrik gabe, diru-laguntza ematea puntuazioaren ordenaren arabera hurrengo dagoen edo dauden eskatzaileei, betiere baldin eta, onuradun batek diru-laguntzari uko egin ondoren, ukatutako eskaeretako bati, gutxienez, erantzuteko adinako kreditu askatu bada.

Ondorio horietarako, Ingurune Naturalaren Zerbitzuak egoera horren berri emanen die interesdunei, komunikazioa jaso eta biharamunetik hamar egun balioduneko epe luzaezinean adieraz dezaten diru-laguntza jasotzeko proposamena onartzen duten. Eskatzaileak edo eskatzaileek proposamena onartu ondoren, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak laguntzak emateko behar den ebazpena emanen du, interesdunei jakinaraziko die eta Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratuko du, diru-laguntza kanpainaren prozesuko emaitzarekin batera.

4. Deialdia ixten den egunetik hiru hilabeteko epean jakinaraziko da ebazpena, betiere diru-laguntzen foru legean ezarritako epea bukatu baino lehen, eta honako hauek jasoko ditu: esleitutako diru-laguntzaren zenbatekoa justifikatzeko nahikoa den informazioa eta onuradunak bete behar dituen baldintzak eta konpromisoak. Ebazpena posta elektronikoaren bidez jakinaraz daiteke, laguntzak eskatzeko inprimakian emandako eskatzailearen helbide elektronikoen bitartez.

5. Eskaera ezetsi egin dela ulertuko da baldin eta diru-laguntzaren oinarri arautzaile hauetan prozedura ebazteko ezarritako epea bukatutakoan berariazko ebazpenik eman ez bada.

18. oinarria.–Eskaerak aldatzea.

Instrukzio organoaren balorazioaren menpe egonen da aldaketak onestea:

–Eskaeretan funtsezko aldaketarik egitea ez da onartuko, hala nola ekintzak aldatzea modalitate batean, edo aurrekontua handitzea eskaeran akats materialik izan gabe.

–Proiektua teknikoki hobetzeko aldaketak baizik ez dira onartuko, eskatutako inbertsioaren helburuari eta izaerari kalte egiten ez dietenak.

19. oinarria.–Inbertsioa gauzatzeko epeak, ordainketa egin aurretik bete beharrekoak eta ordainketa eskaera.

1. Inbertsioa bukatzeko eguna 2018ko urriaren 31 izanen da 2017-2018 kanpainako laguntza eskaerentzat.

2. Laguntza jasotzeko, onuradunak agiri hauek aurkeztu beharko ditu 2018ko azaroaren 3a baino lehen:

a) Ordainketa eskatzeko inprimakia. Toki entitateen kasuan (6.a inprimakia), toki entitateko idazkariak bete beharko du inprimakia, eta gastuen egiaztagirien (fakturen) eta ordainagirien (bankuko transferentzien) jatorrizko agiriak edo fotokopia konpultsatuak erantsiko zaizkio. Eragile pribatuen kasuan (6.b inprimakia), laguntzen onuradunak beteko du ordaintzeko eskaera.

b) Jatorrizko fakturak edo horien kopia konpultsatuak, laguntza-eskaeraren ondotik datatuak.

c) Ordainagiriak. Bankuko karguak izanen dira, datu hauek agertuko dituztenak: transferentziaren jaulkitzailearen izena, onuradunaren izena, zenbatekoa, karguaren data eta kontzeptua, faktura zenbaki eta guzti. Salbuespen gisa, ordainketa frogatzeko, enpresa hornitzaileak egindako ordainagiriak onartuko dira, 2.500 eurotik gorakoak ez badira. Gauzatan edo norberaren baliabideak erabiliz egindako ordainketak ez dira onartuko.

Fakturen ordainagiriek inbertsio osoa ordaindu dela frogatuko dute, eta 2018ko azaroaren 1a baino lehenagokoak izanen dira.

d) Obra liburu osoa, ziurtapen guztiak jasoko dituena, obraren exekuzioan parte hartzen duen kontratista bakoitzeko ziurtapen bat, hain zuzen. Ingurune Naturalaren Zerbitzuari aurkeztutako ziurtagiri bakoitza proiektuko obra unitateei lotua egonen da (edo zein den kasua, dagozkien aldaketei, betiere horiek aurretik onartuak izan badira eta haien gaineko akta baldin bada). Modu berean, aurkeztutako faktura edo gastuen egiaztagiri bakoitza aurkeztutako frogagiriari lotua egonen da.

e) Lanak bukatutakoan aurkeztu beharreko inprimakia (7. inprimakia), obra zuzendariak behar bezala betea, toki entitatearen edo eragile pribatuaren adostasuna duena (zigilatua eta sinatua), “Lanak bukatutakoan obra zuzendariak aurkeztu beharreko inprimakia” ereduari jarraikiz.

f) Obra zuzendaritzarik eskatzen ez bada, lanak bukatu izanaren jakinarazpena aurkeztuko du onuradunak, hari fakturak erantsita. Ordainketaren eta gastuaren frogagiriek memorian aurreikusitako obra unitateei edo/eta ziurtagiriei buruzkoak izan beharko dute.

g) Basoberritze lanak, basoberritzeen mantentze-lanak edo inausketak ziurtatzen diren kasuan, obra zuzendariaren erantzukizunpeko adierazpena (8. inprimakia), honako hauek frogatzeko, behar denean: kalitate osoko eta komertzialeko hazi edo landareak erabili izana, indarreko araudiaren araberakoak eta proiektuan edo memoria teknikoan deskribatutakoaren araberakoak, eta, horrekin batera, ugalketarako baso materialaren jatorriari buruzko ziurtagiria, erabilitako landarearen edo haziaren hornidura egin duen mintegiak emana; garbiketaren egunak; inausitako zuhaitz kopurua; eta inausketaren egunak.

h) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 28.3 artikuluan xedatutakoarekin bat, diru-laguntzaren xedeko gastuaren zenbatekoa 30.000 eurotik gorakoa bada, obrak gauzatzeko kostuaren kasuan, edo 12.000 eurotik gorakoa, aholkularitza edo laguntza arloko enpresek emandako zerbitzuen kasuan, hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela frogatu beharko du onuradunak. Eskatzaileak erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztu beharko du (9. inprimakia), eta bertan ziurtatu ezen, gastua diru muga horietatik gorakoa izanez gero, hiru enpresa gonbidatu dituela, betiere hori posible baldin bada; orobat, aukeratu den eskaintza hoberena dela abalatzen duen dokumentazio guztia aurkeztu beharko du.

i) Kontratista batekin azpikontratatutako lanen zenbatekoak diru-laguntzaren zenbatekoaren %20 gainditzen duenean eta 60.000 eurotik gorakoa denean, idatzizko kontratu bat egin beharko da, ordainketa egiteko gainerako dokumentazioarekin batera aurkeztuko dena.

3. Aurreko dokumentazioa epean aurkeztu ezean, emandako diru-laguntzari %1 kenduko zaio justifikazioa atzeratzen den egun natural bakoitzeko, eta 25 egunez, gehienez ere. Gehiago atzeratuz gero, diru-laguntza galdutzat emanen da.

4. Salbuespen gisa eta arrazoiturik, eta lanak amaitzeko epea bukatu baino lehen, kanpaina batean baimendutako lanak egiteko luzapenak eskatzen ahalko dira. Ingurune Naturalaren Zerbitzuak espres baimendu beharko ditu luzapen horiek ofizio bidez; horrela, lanak egiteko beste epe bat emanen da, hilabetekoa gehienez ere. Agiri horiek luzapenean emandako epean aurkezten ez badira, diru-laguntza galduko da.

20. oinarria.–Laguntzak ordaintzeko eskaera aurkezteko modua eta epeak.

1. Diru-laguntzak ordainketa bakarrean pagatuko dira, behin frogatu ondoren esleipena eragin zuen inbertsioa burutu dela. Ondorio horietarako, ez da ulertuko inbertsioa burutua dagoela frogatu denik harik eta haren bukaeraren ziurtapena amaitu arte eta ordainagiriak zuzen daudela egiaztatu arte.

2. Instrukzio organoak behar adina kontrol eginen ditu, egiaztatzeko onuradunak hartutako konpromisoak betetzen dituela eta inbertsioa aurkeztutako proiektuarekin edo memoria teknikoarekin bat datorrela. Kontrolen emaitzak ikusirik, bidezko ordainketak baimenduko ditu, eta laguntzak ordaintzeko ebazpen proposamena prestatuko.

3. Laguntzak Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren ebazpen bidez ordainduko dira. Ebazpena posta elektronikoaren bidez jakinaraz dakieke interesdunei, laguntzak eskatzeko inprimakian emandako eskatzailearen helbide elektronikoen bitartez.

4. Kontrol horiek egiteko, instrukzio organoak oinarritzat hartuko ditu Foru Komunitatean eta/edo beste administrazio batzuetan dauden erregistro ofizialak edo eskura dauden bestelako informazio iturriak, betiere laguntza ordaintzeko eskaera aurkezten den unean dagoen informazioaren arabera.

Kontrol horien barnean, in situ bisitak egiten ahal dira lanak egin diren tokietara eta onuradunentzako laguntzei buruzko dokumentazioa gordetzen den tokietara, inbertsioak bukatu eta zuzen gauzatu direla egiaztatzeko, edo instrukzio organoak beharrezkotzat jotzen duen beste edozein alderdi egiaztatzeko.

5. Ez da onartuko hasiera batean baimendutako aurrekontua igotzea, salbu eta eskabidean egindako egitatezko akatsak zuzentzeko bada edo basogintza arloko Administrazioak eskatutako aldaketen ondorioz bada, eta betiere emandako laguntzaren guztirako zenbatekoa igotzen ez bada eta hauetako baten ondorio badira: akats tipografikoak, laguntza eman ondoren gertatu eta onartutako ekintzak ukitzen dituzten hondamendi naturalak, eta lanak hasi baino lehen zenbait unitateren neurria dimentsionatzeko ezintasun teknikoren bat duten obrak (adibidez: basoko bideak irekitzean ikusten ez ziren arrokak aurkitzea).Aldaketa horiek neurri bereko ekintzen barruak doitzen ahalko dira.

6. Laguntzak emateko ebazpenean aurreikusitako ekitaldi bakoitzari dagozkion laguntzak eskuratzeko, onuradunak ordainketa-eskaera aurkeztu beharko du. Ordainketa-eskaera deialdian zehazturiko datak baino lehen aurkeztu beharko da, horretarako ezarritako inprimakiaren bidez; eredua Nafarroako Gobernuaren web-orriko izapideen katalogoan dago eskura (www.nafarroa.eus). Hala aurkeztu ezean, dagokion urtekoa galduko da.

7. Fase edo tarte bakoitzeko jarduketak egin edo bukatu direla justifikatzeko agiriak ere aurkeztu beharko dira, eta konpromisoak bete izanarena. Deialdian, oinarri arautzaileetan eta laguntzak emateko ebazpenean xedatutakoaren ondoriozko egiaztagiriak erantsi beharko dira.

21. oinarria.–Murrizketak eta salbuespenak ordainketetan.

1. Inbertsioa 19. oinarriko 1. puntuan adierazitako egunerako bukatzeko konpromisoa betetzen ez bada, laguntza galdu eginen da.

2. Hamaikagarren oinarriaren b) letran bildutako konpromisoa azkeneko ordainketa baino lehen betetzen ez bada, laguntza osoa galduko da.

3. Inbertsioa bukatu ondoren, gauzatu denaren kostua onetsitako inbertsioaren %70etik beherakoa bada, ordainketa doituko da benetan gauzatu den inbertsioaren arabera, baina %10eko penalizazioa aplikatuta doikuntzaren ondoriozko laguntzaren gainean, betiere, Ingurune Naturalaren Zerbitzuko teknikarien iritziz, inbertsioak bere funtsezko ezaugarriei eusten badie eta laguntzaren xedeko helburuak betetzen segitzen badu.

4. Inbertsioa gauzatu ondoren, onartutako zenbatekoa txikiagoa bada espediente bakoitzeko gutxieneko inbertsio lagungarria baino (8. oinarriko 2. puntuan adierazia), espediente horri ez zaio laguntzarik ordainduko.

5. Onuradunak eskatutako ordainketaren zenbatekoa %10 handiagoa bada kudeaketa organoak egindako kontrolen ondotik onuradunari ordaindu beharrekoa baino, zehapen bat ezarriko da, eskatutako zenbatekoaren eta zehaztutakoaren arteko aldea adinakoa, eta laguntza osoa kentzetik haratago ez da joanen.

6. Aipatutako murrizketak eta bazterketak ez dira aplikatuko baldin eta onuradunak frogatzen badu ezinbesteko arrazoiengatik gertatu direla aldaketak, edo gerora sortutako eta onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoien frogagiriak aurkezten baditu. Honako hauek izanen dira ezinbesteko arrazoiak:

a) Hondamendi natural larria, diruz lagunduriko instalazioa edo makineria nabarmen kaltetzen duena.

b) Inbertsioa nahi gabe hondatzea onuradunari ezin egozten ahal zaizkion arrazoiengatik, betiere Ingurune Naturalaren Zerbitzuari garaiz eta behar bezala jakinarazten bazaio.

7. Espediente baten bidez egiaztatzen bada onuradunak gezurrezko adierazpen bat egin duela nahita, laguntzak bertan behera utziko dira. Gainera, onuraduna neurri horretarako laguntzetatik baztertuko da, ekitaldi horretan eta hurrengoan, deusetan galarazi gabe Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarririko zehapenak edo adierazpen hori aurkezteko unean indarrean diren iruzurraren kontrako borrokako prozeduretatik eratorritakoak.

8. Azken ordainketa egin aurretik egiaztatzen bada eskaeren hurrenkera finkatzeko puntuazioa ateratzeko aintzat hartutako balorazio irizpideak aldatu direla, puntuazio txikiagoa zegokiola eta, horren ondorioz, onuradun izaera galduko zukeela, onuradunak laguntza guztia galduko du.

22. oinarria.–Gerora bete beharreko konpromisoen murrizketak.

1. Oinarri arautzaile hauetan azaldutako gerorako konpromisoak betetzen ez badira, laguntzak itzuli beharko dira osoki edo partez, Diru-laguntzei buruzko 11/2005 Foru Legearen 34. eta 35. artikuluekin bat.

2. Konpromiso horiek bete ezean jasotako laguntzaren portzentaje bat itzuli beharko da, baita legez ezarritako berandutze-interesak ordaindu ere. Halakoetan, mailaketa bat eginen da, ondoren ezartzen diren irizpideekin bat:

Basoberritzeak eta beste landaketa batzuk:

Laguntza pagatu ondoko hirugarren, laugarren edo bosgarren urtean hutsarteak antzematen badira, eta landaketen edo babes sistemen mantentze-lanak behar bezala ez egitearen ondorioa bada:

–Hutsarteak %10-%25 tartean badaude, landaketagatik (babes sistemei dagokiena barne) eta lehenbiziko bi urteetako mantentze-lanengatik jasotako laguntzaren %25 itzuli beharko da.

–Hutsarteak %25etik gorakoak badira, landaketagatik (babes sistemei dagokiena barne) eta lehenbiziko bi urteetako mantentze-lanengatik jasotako laguntzaren %100 itzuli beharko da.

Mantentze-lanak:

Basoberritze produktiboetarako ezinbestekoak diren mantentze-lanak (inausteak eta aratzeak) eta eskaeran aurkezten den mantentze-lanen planean deskribatutakoak egiten ez badira, ezinbesteko kasuetan izan ezik, egoera hori detektatu arte jasotako laguntzaren %100 itzuli beharko da.

Sasiak garbitzea: lurrazala hondatzea eta garbiketaren aurreko egoerara bueltatzea 5 urte baino gutxiagoko epean.

Garbitutako azalera laguntza pagatu ondoko hirugarren, laugarren edo bosgarren urtean hondatzen bada:

–Azalaren %10etik %25era hondatzen bada, jasotako laguntzaren %25 itzuli beharko da.

–Azalaren %25etik gora hondatzen bada, jasotako laguntzaren %100 itzuli beharko da.

Basoko bideak: hobetutako azpiegituraren baldintzak andeatzea 5 urte baino lehenago (non ez dituen hondamendi natural larriren batek eragin), egindako obraren ezkutuko akatsak agertzen dituela.

–Jasotako laguntzaren %25 itzuliko da diruz lagundutako azpiegiturek funtzionaltasuna galtzen badute edo hondatzen badira, eta ibilgailuak hortik ibiltzen ahal badira.

–Jasotako laguntzaren %100 itzuliko da, zelaitzea hobetzeko edo basoko bide berriak egiteko direnean, eta ibilgailuak ezin badira hortik ibili.

Diruz lagundutako beste inbertsio batzuk: oro har, inbertsioaren xedea 5 urte baino gutxiagoko epean galtzea, horretarako justifikaziorik izan gabe, eta tartean ezinbesteko arrazoirik ez badago.

Galdera hori egin ondoko hirugarren urtetik aurrera hautematen bada, jasotako laguntzaren %100 itzuliko da.

4. Konpromiso horiek bete gabe utzi direla ez da ondorioztatuko baldin eta ezinbesteko arrazoi hauetako bat gertatzen bada:

a) Hondamendi natural larria, diruz lagunduriko instalazioa edo makineria nabarmen kaltetzen duena.

b) Inbertsioa nahi gabe hondatzea onuradunari ezin egozten ahal zaizkion arrazoiengatik, betiere Ingurune Naturalaren Zerbitzuari garaiz eta behar bezala jakinarazten bazaio.

5. Ezinbesteko kasuak edo salbuespenezko inguruabarrak gertatuz gero, onuradunak idatziz jakinarazi beharko du, froga egokiak erantsita, gertakaria izan eta hogeita hamar egun balioduneko epean, eta betiere instrukzio organoak kontrola egin behar duela adierazi edo hura gauzatu baino lehenago.

23. oinarria.–Laguntzak metatzea.

Laguntza hauek metatzen ahalko dira:

1. Batasunaren organoek kudeatutako laguntzak eta landa garapenerako estatu-laguntzak, diruz laguntzen ahal diren kostu berberetarako direnean, baldin eta gainditzen ez badira Batasunaren Zuzenbidearen arau aplikagarrietan laguntzetarako ezarritako gehieneko intentsitate portzentajeak.

2. Landa garapenerako estatu-laguntzak (diruz laguntzen ahal diren kostu identifikagarriak badituzte) eta estatuko beste laguntza batzuk, baldin eta diruz laguntzen ahal diren kostuak ezberdinak badira edo, diruz laguntzen ahal diren kostuak berdinak izanda ere, bien artean gainditzen ez badira landa garapenerako estatu-laguntzetarako ezarritako gehieneko zenbatekoa edo laguntzarako gehieneko intentsitate portzentajeak.

3. Landa garapenerako estatu-laguntzak (diruz laguntzen ahal diren kostu identifikagarririk ez dutenak) eta Estatuko beste edozein laguntza, azken horrek diruz laguntzen ahal diren kostu identifikagarriak baditu.

4. Landa garapenerako estatu-laguntzak (diruz laguntzen ahal diren kostu identifikagarririk ez dutenak) eta estatuko beste edozein laguntza, azken horrek ere diruz laguntzen ahal diren kostu identifikagarriak ez baditu, betiere bien artean gainditzen ez badira landa garapenerako estatu-laguntza handienarentzat ezarritako gehieneko zenbatekoa edo gehieneko intentsitate-portzentajeak.

5. Nekazaritza sektorearentzako landa garapenerako estatu-laguntzak eta LGENFren laguntzak, diruz laguntzen ahal diren kostu berberetarako direnean, izan LGENFrekin batera finantzatzen ahal direnak, izan finantzaketa nazionala besterik ez dutenak, eta bien artean gainditzen ez bada landa garapenerako estatu-laguntzentzat ezarritako gehieneko laguntza edo gehieneko intentsitatea.

6. Landa garapenerako estatu-laguntzak eta diruz laguntzen ahal diren kostu berberetarako gutxieneko laguntzak, betiere bien artean gainditzen ez bada landa garapenerako estatu-laguntzarako ezarritako gehieneko zenbatekoa edo gehieneko intentsitatea.

24. oinarria.–Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Oinarri arautzaile hauen esparruan emandako laguntzen publizitateak kasuan-kasuan aplikatu beharreko Europar Batasuneko arauei jarraituko die, baita haiek garatzen dituzten edo haien transposizioa diren arau nazionalei ere.

II. ERANSKINA

Laguntza eta ordainketa eskatzeko inprimakiak eta zerrendak

Diru-laguntza jaso dezaketen baso-espezieen zerrenda.

IFN
KODEA

EUSKARAZKO IZENA

IZEN ZIENTIFIKOA

HOSTOZABAL AUTOKT.

001

Adernoa

Heberdenia bahamensis

002

Arangurbe arrunta

Amelanchier ovalis

BAI

003

Zumalakarra

Frangula alnus

BAI

004

Karraskila

Rhamnus alaternus

BAI

005

Basaerramua

Euonymus europaeus

BAI

006

Mirtoa

Myrtus communis

BAI

007

Akazia

Acacia spp.

008

Gartxu hostozabala

Phillyrea latifolia

BAI

009

Zuhandorra

Cornus sanguinea

BAI

012

Sagarrondo makatza

Malus sylvestris

BAI

013

Almeza

Celtis australis

BAI

014

Hagina

Taxus baccata

BAI

015

Elorri zuria

Crataegus spp.

016

Udareondoa

Pyrus spp.

BAI

017

Atlasko zedroa

Cedrus atlantica

018

Lawson altzifrea

Chamaecyparis lawsoniana

021

Ler gorria

Pinus sylvestris

022

Mendi-pinua

Pinus uncinata

023

Pinazi pinua

Pinus pinea

024

Aleppo pinua

Pinus halepensis

025

Larizio pinua

Pinus nigra

026

Itsas pinua

Pinus pinaster

027

Pinu kanariarra

Pinus canariensis

028

Intsinis pinua

Pinus radiata

031

Izei zuria

Abies alba

032

Izei espainiarra

Abies pinsapo

033

Izei gorria

Picea abies

034

Douglas izeia

Pseudotsuga menziesii

035

Alertzea

Larix spp.

036

Altzifre arrunta

Cupressus sempervirens

037

Ipurua

Juniperus communis

038

Intsentsu-miterra

Juniperus thurifera

039

Miter feniziarra

Juniperus phoenicea

040

Haritza

Quercus

041

Haritz kanduduna

Quercus robur

BAI

042

Haritz kandugabea

Quercus petraea

BAI

043

Ametz arrunta

Quercus pyrenaica

BAI

044

Haritz hostotxikia

Quercus faginea

BAI

045

Artea

Quercus ilex ssp. ballota

BAI

046

Artelatza

Quercus suber

BAI

047

Ametz kanariarra

Quercus canariensis

BAI

048

Haritz gorria

Quercus rubra

049

Beste “quercus” batzuk

Alter quercus

050

Ibaiertzeko zuhaitzak

Ibaiertzeko zuhaitzen nahasketa

051

Zurzuria

Populus alba

BAI

052

Lertxuna

Populus tremula

BAI

053

Tamariza

Tamarix spp.

BAI

054

Haltza

Alnus glutinosa

BAI

055

Lizar hostotxikia

Fraxinus angustifolia

BAI

056

Zumar hostotxikia

Ulmus minor

BAI

057

Zumea, sahatsa

Salix spp.

058

Makal beltza

Populus nigra

BAI

065

Gorostia

Ilex aquifolium

BAI

066

Olibondoa

Olea europaea

BAI

067

Algarroboa

Ceratonia siliqua

BAI

068

Gurbitza

Arbutus unedo

BAI

071

Pagoa

Fagus sylvatica

BAI

072

Gaztainondoa

Castanea sativa

BAI

073

Urkia

Betula spp.

074

Hurritza

Corylus avellana

BAI

075

Intxaurrondoa

Juglans regia

BAI

076

Artzibar

Acer campestre

BAI

077

Ezkia

Tilia spp.

BAI

078

Gurbea

Sorbus spp.

BAI

079

Platanoa

Platanus hispanica

091

Ezpela

Buxus sempervirens

BAI

092

Sasiakazia

Robinia pseudoacacia

093

Ahuntzadarra

Pistacia terebinthus

BAI

094

Erramua

Laurus nobilis

BAI

095

Gereziondoa

Prunus spp.

BAI

096

Zumakea

Rhus coriaria

097

Intsusa beltza

Sambucus nigra

BAI

098

Xarma arrunta

Carpinus betulus

BAI

207

Akazia beltza

Acacia melanoxylon

215

Iparraldeko elorri zuria

Crataegus monogyna

BAI

217

Himalaiako zedroa

Cedrus deodara

219

Tetraclinis articulata

Tetraclinis articulata

235

Alertze europarra

Larix decidua

236

Arizonako nekosta

Cupressus arizonica

237

Hego-ipurua

Juniperus oxycedrus

BAI

239

Sabina arrunta

Juniperus sabina

BAI

243

Ametz ilaunduna

Quercus pubescens (Q. humilis)

BAI

244

Portugalgo erkametza

Quercus lusitanica (Q. fruticosa)

255

Lizar arrunta

Fraxinus excelsior

BAI

256

Zumar hostozabala

Ulmus glabra

BAI

257

Zume zuria

Salix alba

BAI

258

Makal kanadarra

Populus x canadensis

273

Urkia

Betula alba

BAI

275

Intxaurrondo amerikarra

Juglans nigra

276

Ihar frantsesa

Acer monspessulanum

BAI

277

Ezki hostotxikia

Tilia cordata

BAI

278

Hostazuria

Sorbus aria

BAI

279

Ekialdeko platanoa

Platanus orientalis

292

Japoniako akazia

Sophora japonica

295

Elorri beltza

Prunus spinosa

BAI

297

Intsusa gorria

Sambucus racemosa

299

Pikondoa

Ficus carica

315

Hegoaldeko elorri zuria

Crataegus laevigata

BAI

317

Libanoko zedroa

Cedrus libani

335

Japoniako alertzea

Larix leptolepis

336

Portugalgo nekosta

Cupressus lusitanica

355

Lizar loreduna

Fraxinus ornus

356

Siberiako zumarra

Ulmus pumila

357

Sahats iluna

Salix atrocinerea

BAI

373

Urki dilindaria

Betula pendula

BAI

376

Negundo astigarra

Acer negundo

377

Ezkia

Tilia platyphyllos

BAI

378

Otsalizarra

Sorbus aucuparia

BAI

392

Akazia hiruarantza

Gleditsia triacanthos

395

Gereziondoa

Prunus avium

BAI

399

Masustondoa

Morus spp.

BAI

415

Elorria

Crataegus lacinata

435

Alertze hibridoa

Larix x eurolepis

436

Monterrey-ko nekosta

Cupressus macrocarpa

457

Babiloniako sahatsa

Salix babylonica

476

Ihar italiarra

Acer opalus

BAI

478

Gurbeondoa

Sorbus domestica

BAI

515

Mazpil-elorria

Crataegus azarolus

557

Kantabriako sahatsa

Salix cantabrica

576

Ihar sasiplatanoa

Acer pseudoplatanus

BAI

578

Basagurbea

Sorbus torminalis

BAI

657

Ahuntz-sahatsa

Salix caprea

BAI

676

Astigar zorrotza

Acer platanoides

678

Azpil hostozabala

Sorbus latifolia

757

Zume hostoestua

Salix elaeagnos

BAI

778

Hostazuri txikia

Sorbus chamaemespilus

857

Zume hauskorra

Salix fragilis

BAI

901

Sekuoia luzea

Sequoia sempervinrens

902

Kriptomeria

Criptomeria japonica

903

Sekuoia erraldoia

Seguoiadendron giganteum

904

Tsuga

Tsuga heterophylla

918

Tuia erraldoia

Thuja plicata

921

Taeda pinua

Pinus taeda

922

Estrobo pinua

Pinus strobus

923

Attenuata pinua

Pinus attenuata

933

Sitka izeia

Picea sitchensis

941

Gaztainaritza

Querecus castaneifolia

942

Zingira-haritza

Quercus palustris

951

Tulipa-arbola

Liriodendron tulipifera

952

Likidanbarra

Liquidambar staryciflua

954

Haltz italiarra

Alnus cordata

957

Zume gorria

Salix purpurea

BAI

972

Japoniako gaztainondoa

Castanea crenata

995

Gereziondo beltza

Prunus serotina

Nafarroan Fussarium circinatum patogenoak jotako udalerrien zerrenda.

ZK.

TOKI ENTITATEAREN IZENA

1

ARAIZKO UDALA

2

ARANOKO UDALA

3

ARANTZAKO UDALA

4

ARESOKO UDALA

5

BASABURUKO UDALA

6

BAZTANGO UDALA

7

BERAKO UDALA

8

BERTIZARANAKO UDALA

9

BETELUKO UDALA

10

DONAMARIAKO UDALA

11

ETXALARKO UDALA

12

ELGORRIAGAKO UDALA

13

ERATSUNGO UDALA

14

EZKURRAKO UDALA

15

GOIZUETAKO UDALA

16

IGANTZIKO UDALA

17

ITURENGO UDALA

18

LABAIENGO UDALA

19

LARRAUNGO UDALA

20

LEITZAKO UDALA

21

LESAKAKO UDALA

22

OIZKO UDALA

23

SALDIASKO UDALA

24

DONEZTEBEKO UDALA

25

SUNBILLAKO UDALA

26

URDAZUBIKO UDALA

27

URROZKO UDALA

28

ZUBIETAKO UDALA

29

ZUGARRAMURDIKO UDALA

32

86. FAZERIA (ITUREN-URROTZ)

30

87. FAZERIA (BIDASOA-BERROARANGO ADMINISTRAZIO BATZORDEA)

31

91. FAZERIA (KOKORIKO MENDIKO ADMINISTRAZIO BATZORDEA)

LAGUNTZAREN ESKAERAN AURKEZTU BEHARREKO
INPRIMAKIAK

1. inprimakia.–Basolanetarako laguntzen eskaera 2017-2018 kanpaina.

2. inprimakia.–Eskatutako ekintzak Baso lanetarako laguntza, 2017-2018 kanpainarako.

3. inprimakia.–Ordezkaritza baimentzeko idazkia. Baso lanetarako laguntza, 2017-2018 kanpainarako.

4. inprimakia.–Lurzatiaren titularraren baimen-ematea eskatzailearen alde. Baso lanetarako laguntza, 2017-2018 kanpainarako.

5. inprimakia.–Ziurtagiria/Erantzukizunpeko adierazpena. 2017-2018.

ORDAINKETAREN ESKAERAN AURKEZTU BEHARREKO INPRIMAKIAK

6.a inprimakia.–Ordainketaren eskaera. Gastuen eta ordainketen ziurtagiria, toki entitateen kasuan. Baso lanetarako laguntza, 2017-2018 kanpainarako.

6.b inprimakia.–Ordainketa eskatzeko inprimakia. Gastuen eta ordainketen ziurtagiria, eragile pribatuen kasuan. Baso lanetarako laguntza, 2017-2018 kanpainarako.

7. inprimakia.–Obra zuzendaritzaren ziurtagiria. Baso lanetarako laguntza, 2017-2018 kanpainarako.

8. inprimakia.–Obra zuzendariaren erantzukizunpeko adierazpena. 2017-2018.

9. inprimakia.–Toki entitateko idazkariaren ziurtapena edo eragile pribatuaren erantzukizunpeko adierazpena, diru-sarrerei buruz. 2017-2018.

10.a inprimakia.–Erantzukizunpeko adierazpena, hornitzailea aukeratzeko erabakia justifikatzeko (eragile pribatuen kasuan).

10.b inprimakia.–Ziurtagiria, hornitzailea aukeratzeko erabakia justifikatzeko (eragile pribatuen kasuan).

Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: F1705882