106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. Delitu arinen gaineko judizioa, 1604/2015

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Agoitzen, 2016ko apirilaren 29an.

Maria Cristina Hermosilla Liu andreak, Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, delitu arin bat (ebasketa) dela-eta Helena Sánchez Floresen aurka bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 1604/2015 judizioan. Alderdi salatzailea fiskaltza izan da, eta alderdi salatzailea, Jesús Martín Moreno.

Helena Sánchez Flores andrea kondenatzen dut ebasketa delitu arin baten egilea den aldetik, 30 eguneko isuna ordaintzera, egunero 5 euroko kuota, hain zuzen (guztira, 150 euro). Ordaindu ezean, erantzukizun pertsonal subsidiario gisa, bi kuota ordaindu gabe uzten dituen bakoitzeko, egun bateko askatasun-gabetzea ezarriko zaio. Halaber, Hipercor-i 30,99 euroko kalte-ordaina eman beharko dio eta prozedurako kostuak ere ordaindu beharko ditu.

Bertan behera uzten da erabaki zen gauza ebatsien gordailua.

Eta Helena Sánchezi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Agoitzen, 2017ko martxoaren 23an.–Justizia Administrazioaren letradua, Tomas Marcos Ondarra Uriarte.

Iragarkiaren kodea: J1704814