106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. Delitu arinen gaineko judizioa, 555/2016

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Nik, Ikerne Aznar Malo andreak, Agoizko eta bere barruti judizialeko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko epaileak, delitu arin bat (ebasketa) dela-eta bideratu den 555/2016 judizioaren autoak aztertu ditut. Auzian honako hauek hartu dute parte: Carlos Díez Elizalde jaunak, salatzaile gisa, Supermercados BMren (Zangoza) izenean eta hura ordezkatuz, eta Constantin Gabriel Buca, salatu gisa, Borda legelari jaunak lagundua; Fiskaltzak auzian parte hartu du.

Constantín Gabriel Buca jauna kondenatzen dut, ebasketa-falta arin baten egilea den aldetik, 30 eguneko isuna ordaintzera, eguneko 10 euro ordainduz, (300 euro); Zigor Kodearen 53. artikuluko erantzukizun pertsonal subsidiarioa aplikatuko da, ordaindu ezean, eta BM Sangüesari 44,81 euroko kalte-ordaina ordaintzera, betiere hori epaitegi honetan eskura jartzen bada, ondoren suntsitzeko.

Eta Constantin Gabriel Bucari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Agoitzen, 2017ko apirilaren 4an.–Justizia Administrazioaren letradua, Tomas Marcos Ondarra Uriarte.

Iragarkiaren kodea: J1704813