106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

48/2017 FORU DEKRETUA, maiatzaren 24koa, José María González Odériz jauna Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Memoria eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendari izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26.1 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko dituela zerbitzuko zuzendariak, foru dekretu bidez, dagokion departamentuaren titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko maiatzaren 24an egindako bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. José María González Odériz jauna Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Memoria eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendari izendatzea. Izendapenak 2017ko ekainaren 1ean izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko maiatzaren 24an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1706328