106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

2017ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Vianako Udalak, 2017ko maiatzaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2017ko plantilla organikoa.

Onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari dagokionez xedatuari jarraikiz.

Vianan, 2017ko maiatzaren 15ean.–Alkatea, José Luis Murguiondo Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1705874