106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Aldaketa, Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko datuen babesari buruzko ordenantza orokorrean. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2017ko maiatzaren 18an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Oteitzako Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko datuen babesari buruzko ordenantza orokorrean.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar eguneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta entitatearen iragarki oholean paratu ondotik, bizilagunek eta bidezko interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Oteitzan, 2017ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Tirso Salvatierra Martínez de Eulate.

Iragarkiaren kodea: L1706323