106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZA

Alkatetzaren eskuordetza, ezkontza zibila egiteko

Alkatetzaren 2017ko maiatzaren 18ko ebazpenaren bidez, alkateak Udaleko zinegotzi Jesús María Ripa Díez de Ulzurrunen esku utzi du ezkontza zibila egiteko eskudantziaren erabilpena, udaletxeko osoko bilkuren aretoan 2017ko ekainaren 17an egitekoari dagokiona alegia.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.

Eritzebeitin, 2017ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Floria Pistono Favero.

Iragarkiaren kodea: L1706276