106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

San Colombar poligonoko hirigintza-hitzarmena. Behin betiko onespena

Dagokion jendaurreko aldia iragan ondoren eta Alkatetzak aurtengo maiatzaren 19an emaniko ebazpenaren bitartez, behin betiko onetsi zen San Colombar poligonoko hirigintza-hitzarmena, Funesko Udalak eta Juan Carlos eta Alfredo Ruiz Turumbay jaunek sinatuta. Hitzarmena behin formalizatuta, jaso egin da hirigintza-hitzarmenen erregistro eta artxibo administratiboan.

Argitaratzen den egintzaren kontra aurkezten ahal dira: gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiaren aurrean, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean; edo, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoaren aurrean, hilabeteko epean.

Funesen, 2017ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1706269