106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EZKABARTE

Jarduerarako lizentzia. Eskaera

Ingurumena babesteko esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren bidez hura garatzeko onetsitako Erregelamenduan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabortz egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko oharrak egin ditzaten.

Sustatzailea: Industrias Plásticas SA. Jarduera: plastikoen industria handitzea. Tokia: 12. poligonoko 74. eta 929. lurzatiak, Orikainen (Ezkabarteko udal mugartea).

Ezkabarten, 2017ko maiatzaren 22an.–Alkatea, Pedro Lezaun Esparza.

Iragarkiaren kodea: L1706237