106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

3/2017 aldaketa aurrekontuan. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2017ko maiatzaren 31n egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 3/2017 espedientea, kreditu berezia gaitzean oinarritua.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluarekin bat, aurrekontuek informazioari, erreklamazioei eta publizitateari dagokienez dituzten tramite eta baldintza berei jarraikiz tramitatu eta onetsi behar da espediente hau. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluari buruz xedatuaren arabera, espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-oholean paratu eta biharamunetik aitzina, interesdunek eta bizilagunek espedientea azter dezaten eta bidezko erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Eta hori guztia argitara ematen da, aipatu legeetan ezarritakoa bete dadin.

Donezteben, 2017ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Santiago Labiano Uterga.

Iragarkiaren kodea: L1706294