106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

Lur-ondasunen gaineko kontribuzioa. 2017ko lehen seihilekoa

Interesdun guztiei aditzera ematen zaie abiatzekotan dela Lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren 2017ko lehen seihilekoaren kobrantza.

Borondatez ordaintzeko epea ezarri da, maiatzaren 29tik uztailaren 7ra, biak barne.

Ordainagiri helbideratuak uztailaren 4an kobratuko dira.

Zergak helbideratu gabe baldin badaude, ordainketa Nafarroako Rural Kutxako edo Caixabankeko edozein bulegotan egin beharko da; hartarako, Udalak postaz igorriko duen ordainagiria eraman beharko da.

Ohartarazten da ezen, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidean kobratuko direla, dagozkien errekarguak ezarrita Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Corellan, 2017ko maiatzaren 23an.–Alkate udalburua, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L1706254