106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Alkatetzaren eskumenak beste baten esku uztea

Cintruenigoko Udaleko alkate udalburuak, 2017ko maiatzaren 19an, 194/2017 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

“Alkatetzaren 194/2017 Ebazpena.

Cintruenigoko Udaleko (Nafarroa) alkate udalburu Raquel Garbayo Berdonces naizen honek,

2017ko maiatzaren 20tik 22ra herritik kanpo egonen naizenez,

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluari eta horrekin bat datozenei jarraituz,

EBATZI DUT:

1. Alkatetzaren eskumenak eta eginkizunak Udaleko alkateorde Casto Alvero Gonzálezen esku uztea, 2017ko maiatzaren 20tik 22ra bitartean, biak barne.

2. Eskuordetza hau alkateordeari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Eskuordetza honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen lehen bilkuran.

4. Eskuordetza honek 2017ko maiatzaren 20tik aitzina izanen ditu ondorioak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu beharko da.”

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Cintruenigon, 2017ko maiatzaren 19an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1706150