106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Burlatako 0-3 Haur Eskolaren kudeaketa modua aldatzea kudeaketa zuzenera, eta Udal Merkataritza Sozietatearen Estatutuak onestea

Burlatako Udalak, 2017ko maiatzaren 25ean ospatutako osoko bilkuran, beste batzuen artean, honako akordio partikularra hartu zuen:

Lehenengoa.–“0-3 Haur Eskola” Zerbitzu publikoaren kudeaketa moduaren aldaketa egiteko komenentzia eta aukeraren justifikazio-memoriari hasierako onespena ematea, zeharkako kudeaketatik zuzenera Tokiko Merkataritza Sozietate bat sortuz.

Bigarrena.–Erantzukizun mugatukoa izanen den Udal Merkataritza Sozietate baten bidez kudeaketa zuzena onartzea, baita hau arautuko duten Estatutuen proposamena ere.

Hirugarrena.–Espedientea informazio publikoan jartzea 30 egun naturaleko epean iragarkia NAO eta Udal honetako Ediktuen Iragarki-taulan argitaratuz, partikularrek eta entitateek egoki ikusten dituzten oharrak formula ditzaten.

Burlatan, 2017ko maiatzaren 26an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1706549