106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Laburpena, Burlatako Udalak adineko pertsonendako
apartamentu babestuak esleitzeko 2017an egindako
deialdi publikoarena

Deialdiaren laburpena ematen da argitara, haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta baitaiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (kodea): 347939.

Burlatako Udalak, zinegotzi ordezkariaren 2017ko maiatzaren 17ko 4/2017 Ebazpenaren bidez, onetsi du Burlatako adineko pertsonendako apartamentu babestuak esleitzeko deialdi publikoa egitea 2017. urtean.

–Onuradunak eta helburua:

Deialdi honen helburua da Burlatan bizi eta bertan erroldatuta (gutxienez urtebete) dauden adineko pertsonen bizitoki beharrari erantzutea. 65 urte baino gehiago izan behar dituzte eta beren kasa maila onean moldatu behar dute.

–Oinarri arautzaileak:

Udalaren www.burlada.es webgunean eta 2013ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 3an, argitaratuak.

Burlatako Udalak, deialdi honen bidez, bestelako alojamendua emateko proposamena egin du, jabetzaren eta udal kudeaketaren zerbitzu osagarririk gabe, baldintzak betetzen dituzten eta alojamendua lortzeko arazo larriak dituzten pertsonei.

Eskabideak aurkezteko epea: 30 egun natural, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Burlatan, 2017ko maiatzaren 17an.–Zinegotzi ordezkaria, Joseba Gines Eleno.

Iragarkiaren kodea: L1706331