106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

UE1 exekuzio unitatearen mugapena aldatzeko espedientea (3. poligonoa, 274. lurzatia).
Hasiera bateko onespena

Berako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak, 2017ko maiatzaren 4an egindako bilkuran, M.ª José Aldecoa Argayak sustatutako UE1 exekuzio unitatearen (3. poligonoko 274. lurzatia) mugapena aldatzeko proiektua hasiera batez onestea erabaki zuen.

Abenduaren 20ko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzako 35/2002 Foru Legeak 143, 62, 74 eta 76. artikuluetan dioenaren arabera, espedientea jendaurrean izanen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egongo da udal bulegoetan, alegazioak aurkeztu ditzaten.

Beran, 2017ko maiatzaren 23an.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1706267