106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDAS

Kudeaketa-hitzarmena, 5. poligonoko 542. lurzatiaren 4D-3A azpiunitatean. Hasierako onespena

Arguedasko Udalaren Gobernu Batzarrak, 2017ko maiatzaren 10an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen José María Calavia Irisarrirekin sinatu beharreko kudeaketa-hitzarmena, 5. poligonoko 542. katastroko lurzatiaren 4D-3A azpiunitateari buruzkoa, hain zuzen ere Arguedasko Sopeña kaleko 15 zenbakiari dagokiona.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 7. artikuluak ezartzen duen herritarren parte-hartze prozesua bukaturik, inork ez du iradokizunik aurkeztu. Aipatu legearen 23. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak aurkez ditzaten.

Arguedasen, 2017ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: L1706270