106. ALDIZKARIA - 2017ko ekainaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Proiektua, jarduera ekonomikoetarako poligonoa urbanizatzeko eta haren kostuen banaketarako.
Behin betiko onespena

Andosillako Udaleko alkate udalburuak, maiatzaren 23ko 131/2017 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen behin betiko onestea Andosillako udalerrian jarduera ekonomikoen poligonoa urbanizatzeko proiektua eta kostuen banaketa, Nasuvinsa SAk sustatua.

Argitaratzen den egintzaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, edo bertzenaz, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari, hilabeteko epean.

Andosillan, 2017ko maiatzaren 23an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1706228