93. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 1107/2015 ofiziozko prozedura

M.ª Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen dut: ofiziozko prozedura baten ondoriozko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 0001107/2015 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia eskura dute bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.

Eta P.A.S.C. Pamplona SLUri, Rita de Cassia Caldas Marinhori, Ana Clesia Moreira Costari eta Thais Diogo Rusti zitazioa egiteko balioa izan dezan, 2016ko ekainaren 6ko 09:30ean 103. judizio-aretoan (lehen solairua) eginen den judiziora ager daitezen, honako zedula hau egiten dut. Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela bost eguneko epean.

Iruñean, 2016ko apirilaren 11n.–Justizia Administrazioaren letradua, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1604430