93. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Zinegotziaren dedikazio partziala

Tuterako Udalak, 2016ko maiatzaren 2an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

“1.–Ezartzea ezen Hezkuntzako zinegotzi delegatuaren kargua (Alkate udalburuak Alkatetzaren 3/2016 Dekretuaren bidez Silvia Cepas Medinari esleitu ziona) astean 13 ordu eta 20 minutuko lanaldi partzialean aritzekoa izan dadila (2015/7/1eko osoko bilkuraren arabera, zinegotziendako ezarria dagoen astean 40 orduko lanaldiaren 1/3 bat) Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean alta emanda. Udalak bere gain hartuko du dagokion enpresa kuotaren ordainketa, eta Cepas andreak 10.472,61 euro jasoko du urteko ordainsari gordin.

2.–Erabaki honek ondorioak sortuko ditu ezartzen denean dedikazio partzial honen ordutegia Hezkuntza Departamentuko langile gisa daukan lanarekin bateragarria dela, han ere antzeko proportzioan lanaldiaren murriztapena ezarriz.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea; eta jakinaraztea interesdunari, Kontu-hartzailetzari eta Langileen atalari.”

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Tuteran, 2016ko maiatzaren 4an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1605379