93. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZANGOZA

2016ko ekitaldirako aldaketa, ordenantzetako tasa eta prezio publikoetan. Behin betiko onespena

Jendaurreko aldia inork alegazio eta erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betikoz onetsirik gelditu dira 2016ko ekitaldirako aldaketak, ordenantzetako tasa eta prezio publikoetan. Horrenbestez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

SAN VICENTE DE PAUL UDAL ZAHAR ETXEA ERAKUNDE AUTONOMOA

–Egoiliarren 2016rako tarifak onestea, ondoren azaltzen diren zenbatekoen arabera.

–Garraiorako eta eguneko zentroetako zerbitzuetarako honako tarifa hauek ezartzea:

ZAHAR ETXEA

EURO/HILABETEA

ZAHAR ETXEKO KUOTAK

Bere kabuz baliatzen den egoiliarra (1)

896,58

Bere kabuz baliatzen den egoiliarra (2)

947,58

Bere kabuz erdizka baliatzen den egoiliarra

1232,16

Laguntza behar duen egoiliarra

1767,66

ZAHAR ETXEKO BESTE ZERBITZU BATZUK

EURO/GARRAIO ZERBITZUA

Ospitalera eramatea/medikuarenera joatea

31,00

EGUNEKO ZENTROA

EURO/EGUNA

Bazkari/afari zerbitzua

7,00

Gosari zerbitzua

1,50

Ikuztegi zerbitzua

7,50

(1) Bere kabuz baliatzen direnen plazaren prezioa, birendako gelan (partekatua).

(2) Bere kabuz baliatzen direnen tarifa, batendako gelan.

JUAN FRANCÉS IRIBARREN MUSIKA ESKOLAKO UDAL PATRONATUA

–2016rako (2016-2017 ikasturtea) ondoko tarifa hauek onestea:

IRAKASGAIA

HILABETEKO KUOTA

URTEKO
KUOTA

Musika eta Mugimendua (3 - 6 urte)

16,32 euro

163,20 euro

Musika Hizkuntza, 1.etik 8.era

45,38 euro

453,80 euro

Musika Tresnak. 1.etik 4.era

45,38 euro

453,80 euro

Musika Tresnak. 5.etik 8.era

57,26 euro

572,60 euro

Musika Tresnak, helduak (banakako eskolak)

66,21 euro

662,10 euro

Musika Tresnen taldeak, helduak

39,40 euro

394,00 euro

Musika tresnen taldeetarako urteko kuota bakarra

97,23 euro

* Kuota gehigarria, beste herri batzuetako ikasleen tarifetarako (2016-2017 ikasturtea).

IRAKASGAIA

HILEKO KUOTA GEHIGARRIA

URTEKO KUOTA GEHIGARRIA

Musika eta Mugimendua (3 - 6 urte)

7,26 euro

72,60 euro

Musika Hizkuntza, 1.etik 8.era

51,85 euro

518,50 euro

Musika Tresnak. 1.etik 4.era

51,85 euro

518,50 euro

Musika Tresnak. 5.etik 8.era

57,44 euro

574,40 euro

Musika Tresnak, helduak (banakako eskolak)

66,21 euro

662,10 euro

Musika Tresnen taldeak, helduak

39,40 euro

394,00 euro

Musika tresnen taldeetarako urteko kuota bakarra

97,23 euro

UDALAREN KIROL PATRONATUA

Aldatzen da Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko tarifak arautzen dituen ordenantza, honako atal hauetan:

I. epigrafeko tarifak aplikatzeko arauak.

2.–Erabiltzaile motak.

“Familiarendako abonamendua” kontzeptua aldatzen da, eta hau da testu berria:

–Familiarendako abonamendua: aita eta/edo ama eta seme-alaba adingabeak, edo adinez nagusiak baina 25 urtetik beherakoak, baldin langabe badaude edo ikasleak badira, irakaskuntza arautuetan matrikulatuak. Langabezia txartela eta ikasketen matrikularen ziurtagiria aurkeztu beharko dituzte.

3.–Abonamendu motaren aldaketa.

Honako paragrafo hau erantsi da:

–Orobat, matrikularengatik ez dute dirurik ordainduko familiarendako abonamendu bat kontratatzen duten familia unitateek, baldin abonamendu mota horren titularrak izan badira aurretik.

2. 2016. urtean, gaur egun indarrean diren tasa eta prezioen zenbatekoei eustea.

Zangozan, 2016ko apirilaren 11n.–Alkatea, Ángel Navallas Echarte.

Iragarkiaren kodea: L1604643