93. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Aldaketa puntuala Irunberriko Udal Planeko determinazio xehakatuetan, UE-4 exekuzio unitatean (2.b fasea). Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2016ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, aldaketa puntuala onetsi zuen, hasiera batean, Irunberriko Udal Planeko hirigintzako determinazio xehakatuetan (2.b fasea), UE-4 exekuzio unitatean, Promociones Indiselva, SLek sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Irunberrin, 2016ko apirilaren 29an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L1605373