93. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoen ordenantzan. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2016ko apirilaren 26an egindako bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoen gaineko ordenantza aldatzea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea alegazioarik gabe iragaten bada, aipatu ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsita geldituko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Leitzan, 2016ko maiatzaren 9an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1605733