93. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

2016ko aurrekontua. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2016ko apirilaren 28an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2016ko ekitaldirako Udalaren aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak, Udalaren Musika Patronatuaren aurrekontua eta Areacea, SA Hirigintzako Kudeaketarako Sozietate Publikoarena. Espedientea: 2016PLEN0004.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Uharten, 2016ko maiatzaren 3an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1605369