93. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Aurrekontuko 1/2016 aldaketa. Hasierako onespena

Garinoaingo Udalak, 2016ko maiatzaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aurrekontuko 1/2016 aldaketa, Herriko Etxea berritzeko 2. faseko (lehen solairua) inbertsio gastuari aurre egiteko, partez Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin (TAP) finantzatua.

Beraz, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean agertuko da, eta 15 egunean jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egokitzat jotzen dituzten alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Epe hori iraganik alegaziorik jaso gabe, aurrekontuko aldaketa behin betikoa bilakatuko da.

Horren guztiaren gaineko espedientea interesdunen eskura egonen da Udal Idazkaritzan, azter dezaten.

Garinoainen, 2016ko maiatzaren 6an.–Alkate udalburua, Iñigo Arregui Odériz.

Iragarkiaren kodea: L1605728