93. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko deialdia

Osoko Bilkurak 2016ko urtarrilaren 13an onartua eta Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua bete beharrez, udalerriko bake epaile titularraren eta ordezkoaren kargu hutsak betetzeko deialdia egin da. Eskabideak Udalaren bulegoetan aurkeztuko dira, eta interesdunek hamabortz egun balioduneko epea izanen dute horretarako, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Etxarri Aranatzen, 2016ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1605724