93. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartela ematea arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2016ko urtarrilaren 13an egin osoko bilkuran, honako hau

ERABAKI ZUEN:

Hasiera batez onestea Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartela ematea arautzen duen udal ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsi, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Etxarri Aranatzen, 2016ko maiatzaren 2an.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.

Iragarkiaren kodea: L1605723