93. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Julián Romano Musika Eskolan izena eman eta matrikulatzeko prezio publikoak erregulatzen dituen arauaren aldaketa. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2016ko maiatzaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Julian Romano Musika Eskolan izena eman eta matrikulatzeko prezio publikoak erregulatzen dituen 1.4 arauaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da udal arauan egin aldaketa, eta hura osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Lizarran, 2016ko maiatzaren 6an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1605693