93. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Alkateordea izendatzea eta eskudantziak bere esku uztea

Andosillako Udaleko alkate udalburuak, 2016ko apirilaren 18an, 92/2016 Ebazpena eman zuen. Haren bidez, eta azaroaren 28ko 2658/1986 Errege Dekretuaren 46.2 artikuluko eskudantziak erabiliz (aipatutako errege dekretuaren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua), entitate honetako hirugarren alkateorde izendatzen da José María Osa Torres, eta haren esku uzten dira, oro har, Festen eta Gazteriaren Alorreko eskudantziak.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, 2658/1986 Errege Dekretuaren 46.1. artikuluan xedatutakoa betez, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluak ematen dizkidan eskumena erabiliz.

Andosillan, 2016ko apirilaren 18an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1604680